George W. De Long
George Washington De Long (New York, 1844ko abuztuaren 22a – Yakutia, c. 1881eko urriaren 31) estatubatuar militar eta esploratzailea izan zen.
George W. De Long | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1844ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Yakutsk Oblast (en) , 1881eko urriaren 31 (37 urte) |
Hobiratze lekua | Woodlawn Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Emma Wotton De Long (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | United States Naval Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta itsas ofiziala |
Parte-hartzailea
| |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Gradua | lieutenant commander (en) |
New York Herald egunkariaren jabea James Gordon Bennett Jr-ek finantzatutako Jeannette espedizioaren burua izan zen.
1879an USS Jeannette itsasontzian itsasoratu zen San Frantziskotik, Bering itsasartetik Ipar Polorako bidea aurkitzeko asmoz.
Datu zientifikoak eta animalia espezimenak bildu zituen eta 1881eko udan hiru uharte aurkitu zituen, Estatu Batuentzat aldarrikatu zituenak (De Long uharteak deituak, Errusiarenak dira).
Ontzia 1879ko irailean geratu zen izotzean harrapatuta Txuktxien itsasoan, eta 1881eko ekainaren 12an hondoratu zen. Tripulatzaileak hiru txalupatan saiatu ziren lurra harrapatzen. De Long gosez eta akiduraz hil zen Yakutian. Gorpua eta egunerokoa berreskuratu zituzten. Espedizioko beste 19 kide ere hil ziren.