Geopyxis majalis
Geopyxis majalis Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, kalitate eskaseko haragia.
Geopyxis majalis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pyronemataceae |
Generoa | Geopyxis |
Espeziea | Geopyxis majalis Sacc., 1889 |
Sinonimoak: Peziza majalis. Aleuria majalis.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: Hauskorra, sesila, 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa; hasieran globo formakoa, oso itxia, gero kopa moduan, ondoren laua,
Himenioa: Laranja kolorekoa; kanpoko aldea ia kolore berekoa edo argixeagoa. Ertza pixka bat koskaduna.
Hanka: Oin txiki bat edo antzeko bat dute.
Haragia: Ez du usain eta zapore nabarmenik, oso hauskorra.[2]
Etimologia: Geopyxis terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "ge" hitzetik eta katilu esan nahi duen "pyxis" hitzetik. Karpoforoa lurrean agertzeagatik. Majalis epitetoa, maiatza maiatzean, esan nahi duen "máius" hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuEz du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuGeopyxis carbonaria delakoarekin nahas daiteke, hau oso antzekoa da, baina espora handiagoak ditu eta erretako egurretan hazten da, bai udaberrian bai udazkenean.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberrian, belar artean edo lurrean goroldiotan.
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Mendebaldeko Ameriketako Estatu Batuak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 771 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.