Geopyxis carbonaria Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa ez bada ere, ezin da erabili sukaldean. Su-hondarrak dauden lurretan hazten den kaliz forma bitxia duen onddo txiki bat da.

Geopyxis carbonaria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaGeopyxis
Espeziea Geopyxis carbonaria
Sacc., 1889

Sinonimoak: Pustularia carbonaria, Peziza carbonaria, Peziza geopyxis.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa; kopa formakoa eta, oro har oin txiki batekin.

Himenioa: Arre-okre antzeko kolorekoa. Kanpoko aldea arrexka. Ertza koskaduna eta zurixka.

Hanka: 1,5-0,1-0,2 cm-koa, mehea, zilindrikoa, zurixka edo alutazeoa, leuna.[2]

Etimologia: Carbonaria epitetoa bere habitatagatik du.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Espezie hau erraz ezagutzeko modukoa da, kolore arre-okre antzekoa duelako, ertza zurixka eta gutxi-asko koskaduna, eta su-hondar zaharretan hazten delako.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberritik udazkenera, su-hondar zaharretan. Ohikoa. Taldean sortzen da, hala ere ikusi gabe uzten da oso txikia delako.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Erdialdeko Asia, Japonia, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 770 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 563 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 330 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu