Geopora cooperi Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Geopora cooperi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaGeopora
Espeziea Geopora cooperi
Harkn., 1885

Sinonimoak: Pseudohydnotria harknessii, Geopora harknesii, Geopora magnifica.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 2 eta 3 cm bitarteko zabalerakoa, subglobosoa, irregular samarra, normalean hipogeoa, gaztaina kolore ilunekoa, kanpoko azala ile nabariez estalia. Ebakitzean ikusten da duen zerebriforme eta bihurri itxura, haragi zurixka eta zainduna du.[2]

Etimologia: Geopora terminoak lurreko poroa esan nahi du. Bere hazteko moduagatik. Cooperi epitetoa, pertsona izenetik dator, J. G. Cooperi izenetik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du balio sukaldean erabiltzeko.

Nahasketa arriskua

aldatu

Gilkeyae aldaerak espora desberdinak ditu.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean eta neguan, taldeak osatzen, lurperatuta, pinuen azpian.

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Mendebaldeko Ipar Amerika.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 757 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu