Geopora arenicola Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa gordinik eta susmagarria kozinatu ondoren.

Geopora arenicola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaGeopora
Espeziea Geopora arenicola
Kers, 1974

Sinonimoa: Sepultaria arenicola.

Deskribapena aldatu

Kapela: Txikia, 0,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa; hasieran globo formakoa eta ia erabat lurperatuta, gero lobulu irregularretan urratuta ireki egiten da errezeptakulua. Kanpoko aldea, inguruko hondarrak pilatzen dituen ile arrexkaz estalia izaten du. Barruko aldea zuri-grisaxka kolorekoa izaten du.

Haragia: Hutsala, hauskorra, mehea, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Geopora terminoak lurreko poroa esan nahi du. Bere hazteko moduagatik. Arenicola epitetoak, hareazko lekuetan hazten dela esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua aldatu

Sepultaria arenosa delakoarekin nahas daiteke, honek espora txikiagoak ditu. Sepultaria sumneriana espeziearekin ere bai, hau handiagoa da eta ia zedroen azpian bakarrik ateratzen da.

Sasoia eta lekua aldatu

Oso ohikoa neguan, lurzoru hareatsuetan, ale askoko koloniak osatuz, askotan goroldioek kolonizatutako suen hondarretan.[3]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 758 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 63 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu