Gediminas Vagnorius (Vilna, 1957ko ekainaren 10a) lituaniar politikari eta ekonomista da. Lituaniako Lehen Ministroa izan zen 1991-1992 eta 1996-1999 urte bitarteetan. Ingeniaritza- eta ekonomia-ikasketak egin zituen, Vilnan bertan. Ikasketak bukatuta eskolak eman zituen Ekonomiaren Zientzietako Institutuan, 1990 arte, Lituaniako Legebiltzarreko kide hautatu zuten arte alegia, sobietar erregimen komunistaz geroko lehen hauteskundeetan. Handik gutxira, Legebiltzarrak Sobietar Batasunetik bereiztea eta Lituaniako Errepublikaren burujabetasuna aldarrikatzea erabaki zuen. 1991n, baina, sobietar gudarosteko parakaidistek Vilnako irrati- eta telebista-egoitzak hartu zituzten, eta Lituaniako Lehen Ministro Albertas Shimenas desagertu egin zen. Legebiltzarrak Gediminas Vagnorious hautatu zuen behin-behineko Lehen Ministro. Handik ordu gutxira, Shimenas agertu zen, eta emaztea eta seme-alaben bizitza salbatzeagatik desagertu zela azaldu zuen, baina azalpena ez zen Legebiltzarraren gogobetekoa izan, eta Vagnorious berretsi zuten karguan. Gobernuaren buruzagitza hartu orduko, bere zeregin nagusia errepublikaren independentzia lortzea izango zela adierazi zuen. 1991ko otsailaren 10ean Lituaniako Errepublikaren independentziari buruzko erreferenduma deitu zuen: lituaniarren % 90 independentziaren alde agertu zen. Gorbatxovek erreferenduma legez kanpokotzat jo zuen.

Gediminas Vagnorius


Lituaniako Lehen Ministroa

1996ko azaroaren 27a - 1999ko maiatzaren 4a
Laurynas Stankevičius (en) Itzuli - Irena Degutienė (en) Itzuli

Lituaniako Lehen Ministroa

1991ko urtarrilaren 13a - 1992ko uztailaren 21a
Albertas Šimėnas (en) Itzuli - Aleksandras Abišala (en) Itzuli
Seimasko kidea

Bizitza
JaiotzaPlungė District Municipality (en) Itzuli1957ko ekainaren 10a (66 urte)
Herrialdea Lituania
Hezkuntza
HeziketaVilnius Gediminas Technical University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaCandidate of Economic Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzaklituaniera
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta politikaria
Lantokia(k)Vilnius
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaHomeland Union – Lithuanian Christian Democrats (en) Itzuli
Labour Party (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu