Gaztelako atea (Tolosa)
Gaztelako atea (XVIII. mendea). Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen sarrera-arkua da.
Gaztelako atea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Tolosako hiri historikoa Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′14″N 2°04′24″W / 43.13713°N 2.073302°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 22 |
Kokalekua
aldatuTolosako Alde Zaharrean dago, Aldundiaren jauregia, Triangelu plaza eta Zerkausiaren artean kokatua dago.
Eraikina
aldatuHarrizko arku handia da. Erdi Aroan Tolosako harresian Gaztela aldera joateko atea zegoen leku berean dago kokatuta. Neoklasiko estilokoa da eta kuxin formako hesi bikoitza du. Eskolapioen ikastetxea desagertu zenean, arkua bakartuta geratu zen.
[1]XIII. mendearen erdialdera, 1256an, Alfonso X.a jakitunak Tolosa eraiki zuen, Ordizia eta Segurarekin batera, barnealdeko hiru babesleku, Gaztelak Nafarroako Erresumarekin zuen mugan zehar.
Hiri gutunak, hiribilduaren estatus juridikoa zehazten duenak, hiribildua jendeztatzeko berme, pribilegio eta salbuespen batzuk eman zituen.
Herrigunea Kale Nagusiaren eta Andre Maria plazaren inguruan egituratu zen, arrazoi estrategikoak zirela-eta, Nafarroarako igarobidea handik igarotzen baitzen. Era berean, harresiak eraiki ziren, eta Oria ibaiak eta haren adar batek eratutako uharte baten gainean eraikitako esparru modura itxuratuta gelditu zen hiribildua. Aurrerago, zabaldu egin zen gotorlekua, Korreo kalearen eta Gaztelako atearen lotune aldera.
1503an, Tolosa sute handi batek suntsitu zuen, eta, harrezkero hiria harriz berreraikitzeari ekin zioten.
Gaur egun, antzinako burguko luzetarako bere sei kaleen trazatua ikus daiteke, baita zeharkako beste kale txikiago batzuena ere, eta Gaztelako atea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Historia - Tolosaldea Turismo. (Noiz kontsultatua: 2017-03-16).