Gaztaño edo Gaztañedo[1] Errenteriako auzo bat da, herriko erdialdean eta Arramendi mendiaren artean dagoena. Bertan, EuskoTreneko bi geltokietako bat dago. Auzo honetan, era berean, Oreretako gaztetxea dago.

Gaztaño
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°19′N 1°54′W / 43.31°N 1.9°W / 43.31; -1.9
Demografia

Gaztañoko jaiak aldatu

Ekaina aldean, San Juan suko ospakizunekin batera (ekainaren 23a) eta egun honen aurreko asteburu osoan zehar, auzoko festak antolatzen dituzte auzotarrek, Gaztaño errepublika independente eta intsumituko jaiak izenaz. Auzoko jaiek badute pertsonaia berezi bat, Maritxu sorgina edo Maritxu mozkor[2] deiturikoa. jaien hasieran auzo elkartearen egoitzatik Arrietatarren etxera jaisten da eta auzoko plazaren gainean egoten da jaiak zaintzen.

Erreferentziak aldatu

  1. Gaztaño da gaur egun euskaraz erabiliena. Errenteriako toponimiaz Imanol Goikoetxeak zuzendutako ikerlanak, hala ere, Gaztañedo forma[Betiko hautsitako esteka] nabarmentzen du, hori izan baita historikoki erabilitako izena.
  2. «Errepublikaz errepublika, Gaztañotik Kubara» oarsoaldea.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-24).

Kanpo estekak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa