Gayangos Burgosko probintzian (Gaztela eta Leon) dagoen herri txiki bat da. Merindadeak eskualdean dago kokatuta, eta Merindad de Montija taldea sortzen duten herriekin batera dute udaletxea, Villasante herrian, hain zuzen.

Gayangos herriaren ikuspegia.

Antzinako zerbitzuak

aldatu

Antzina, herri txiki honek biztanleentzako hainbat zerbitzu zituen, horien artean hurrengo hauek: eskola bat, bainuetxe bat, errota bat, labeak, garbitegia, ospitale bat eta eliza bat.

Bainuetxea tuberkulosoak garbitzeko erabiltzen zen Espainiako Guda Zibilean. Herriko errota, herritarren artean batzen zuten garia lantzen zuten, zaldalea (asto eta zaldientzako pentsua) lortzeko, hau da, animaliei jaten emateko. Herritarren artean, hiru labe eraiki zituzten ogia egiteko herritar guztiek lortzen zuten garia erabilita. Herrian hiru garbitegi zeuden, zehatz-mehatz emakumeek erabiltzen zituztenak arropa garbitzeko… Ospitale bat zegoen, bertan, garai hartako herritar gehienak jaio ziren. Zoritxarrez, Gerra Zibilaren ostean, ospitalea itxi zuten eta herritarrak etxeetan berriro jaiotzen hasi ziren. Herrian jaio zen azkenengo umea, 1974ko ekainaren 15ean jaio zen, ondorengo ume guztiak Bilbon jaio ziren legeak behartuta. Herria sortu zenean, eraiki ziren lehenengo eraikinen artean, eliza zegoen. Eliza herriaren zentroan dago kokatuta, alegia, herriko plazan.

Demografia

aldatu

2007ko erroldan udalak 67 biztanle zituen, 2012an, ordea, 60.

Gaur egungo herria

aldatu

Gaur egun, herria, bi zatitan dago bananduta herria zeharkatzen duen CL-629 errepidearen eraginez. Herriaren zonalde esanguratsuena herriko plaza da, bertan, eliza eta iturria baitaude. Gayangos beste herri batzuen artean ezaguna egiten duena zera da; hiru taberna daudela. Izan ere, inguruko herrietan tabernarik ez dago. Honen eraginez, jende ugari joaten da herrira lagunekin egotera.

Gayangos eskualdetik at ezaguna izatea eragiten dutenak, Antuzanoko urmaelak dira. Jende askok bisitatzen du herria Antuzanoko urmaelen bila. Hiru urmael dira Antuzanoko urmaelak, hirurak tamaina desberdina dute eta hauek ikusteko, inguruko mendietan begiratoki ugari eraiki dituzte berauek ikusteko. Leku aparta da hegazti migratzaileak ikusteko.

Kanpo estekak

aldatu