Gaua. Ausentziaren itzala

Antton Valverde-ren albuma

Gaua. Ausentziaren itzala Antton Valverde abeslariak 2020an plazaratu zuen diskoaren izenburua da. Horrekin 13 urteko isiltasuna puskatu zuen. Disko honetan lehen aldiz abeslariak gaztelaniaz eta ingelesez abestu zuen. Orokorrean diskoak joera berritzaileak erakusten du, batez ere testuetan.[1][2] Izenburuak diskoaren bi zati bereizi ditu: Harkaitz Canoren gauari buruzko poemekin egindako hiru kantak, eta gainerakoak.[3]

Gaua. Ausentziaren itzala
Antton Valverderen albuma
Egilea(k)Antton Valverde
Argitaratze-data2020
IzenburuaGaua. Ausentziaren itzala
Ekoizpen lekuaEuskal Herria
Ezaugarriak
Genero artistikoaegile abeslaria
Deskribapena
Honen parte daAntton Valverde-ren albumak
Badok: antton-valverde/gaua-ausentziaren-itzala

Ezaugarriak aldatu

Diskoko lehenengo hiru abestiak pandemiaren konfinamendu garaietan landu du abeslariak, besteak lehenagokoak ziren. Grabazioa 2020ko uztailean egin zen, Elkar estudioetan. Orokorrean bere estiloaren klasikotasunari jo badio ere, bai musika-tresnetan baita abestien itxuran ere, diskoak baditu alde berritzaileak.

Agian, bereziena da kantu beraren hiru bertsio egiten dituela. Euskarazko "Sei silabako gauak", ondoren gaztelaniaz zein ingelesez interpretatzen baitu. Harkaitz Cano eta Arkaitz Mendozaren Malgu da gaua disko-liburuak (Etxepare institutua, 2014) inspiratu ditu hiru kanta horiek.[4]

Letren aldetik, bere lanetan ohikoak diren abesti tradizionalekin eta Xabier Lete, Lauaxeta eta Bitoriano Gandiagaren poemekin batera, Harkaitz Cano, Salbatore Mitxelena, Imanol Irigoien eta Juan Kruz Igerabideren presentzia azpimarratu behar da. Elkar argitaletxeak, plazaratzearen diskoetxea, diskoari buruz emandako azalpenetan hau nabarmentzen du: "Disko intimista da, apainduratan urria eta fin-fina, presarik gabe gozatzeko modukoa".[5]

Gaien aldetik denbora eta heriotza gainditzen dituzten poemak oso presente daude abesti gehienetan. Bestalde Buhamejaunaren pheredikia abestia ordea, oso alaia da, Banka herriko buhameen artean beren "errege" berriaren hautatzean botoa eman dutenen izen zerrenda luzea kantatzea jolas fonetikoa dirudi: "Oxat, Garbat, Bernat eta Kurrat / Artus, pertus,Tut eta Foutut / ... / Añiña, Mañiña, Garinbandiña / eta Graxi, Zaputiña ...".

Abestiak aldatu

Hamaika abesti eta horietako abesti baten beste bi bertsio jasotzen ditu diskoak, guztira hamahiru dira:[6]

  • "Sei silabako gauak" (Hitzak: Harkaitz Cano-Musika: Antton Valverde)
  • "Rimas nocturnas" (Hitzak: Harkaitz Cano-Musika: Antton Valverde)
  • "Nocturnal rhymes" (Hitzak: Harkaitz Cano-Musika: Antton Valverde)
  • "Joan zirenei" (Hitzak: Xabier Lete-Musika: Antton Valverde)
  • "In manus tuas, Domine" (Hitzak: Xabier Lete-Musika: Antton Valverde)
  • "Haizeen iparrerantz" (Hitzak: Juan Kruz Igerabide-Musika: Antton Valverde)
  • "Zenbat denbora" (Hitzak: Elisa Rueda-Musika: Antton Valverde)
  • "Vermeer" (Hitzak: Imanol Irigoien-Musika: Antton Valverde)
  • "Gorputz dago gudaria" (Hitzak: Salbatore Mitxelena-Musika: Antton Valverde)
  • "Erantzuna" (Hitzak: Estepan Urkiaga "Lauaxeta"-Musika: Antton Valverde)
  • "Buhamejaunaren pheredikia (Hitzak: Herrikoia-Musika: Antton Valverde)
  • "Errekan behera (Hitzak: Bitoriano Gandiaga-Musika: Antton Valverde)
  • "Presentzia (Hitzak: Harkaitz Cano-Musika: Antton Valverde)

Kreditoak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu