Gau izartsua

Gau izartsua (nederlanderaz: De sterrennacht) Vincent Van Gogh margolariak 1889an egindako olio-pintura da, haren maisulanetakotzat hartzen dena. Egun New Yorkeko Museum of Modern Art delakoan dago.

Gau izartsua
VanGogh-starry night ballance1.jpg
Jatorria
Sortzailea Vincent van Gogh
Sorrera-urtea 1889
Jatorrizko izenburua The Starry Night
Mugimendua Inpresionismo ondokoa
Jatorrizko herrialdea Frantzia
Amaiera lekua Saint-Rémy-de-Provence
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 92,1 zentimetro
Altuera 73,7 zentimetro
Genero artistikoa paisaia margolaritza
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Herbehereak
Frantzia
Bilduma New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Inbentarioa 472.1941
Jabea New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa

TestuinguruaAldatu

Krisi baten ondoren Saint-Rémy-de-Provenceko erietxera eraman ondoren, haren gelaren gaueko ikuspegia islatzen da oihal honetan, egunean buruz margotua. Zeruaren zirimolen azpian, Alpillesetako muinoak urrunean agertzen dira, eskuinaldean. Ezkerraldeko nekosta erantsi zuen artistak. 1889an egindako olio-pintura dugu, haren maisulanetakotzat hartzen dena. Gaur egun New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan dago. Obra gutxitan adierazi izan du natura hain indartsu hemen bezala. Haren gelatik ikusten zuen guztia margotzen zuen. Gaua erakargarria izan zaio betidanik artistari, momentu horietan erabilitako argiekin konparatua, argi ezberdina zelako. Margolan honetan gaueko ikuspegia islatzen da.

Obraren komentarioaAldatu

Obra honetan ikus dezakegu pintzelada oso bihurria, kurbatua eta koloreko txaplataz osatua. Kolorea marrazkian inposatzen da. Ez ditu koloreak nahasten eta bere paleta horian eta urdinean oinarritzen da; hori bai, nahastu barik. Kolore garbiak eta sinbolikoak dira. Ikusten dugu autoreak lerro kurbatuak eta zorrotzak erabiltzen dituela zeru-gorputzen inguruan argia sortzeko.

Paisaia honetan hiru plano ezberdin ditzakegu. Lehenengo planoa nekostek osatzen dute. Gutun batean aipatu zuen bezalaxe, obelisko handi baten antza dute. Bigarren planoan, bestalde, Arles hiria dago. Bertan, herri frantsesaren elizaren hondoa oso erakargarria dugu. Hirugarren planoa, azkenik, lerro diagonal batek osatzen du. Hantxe mendiak aurkitzen ditugu. Planoez bestalde eta bukatzeko, zeru izartsua daukagu, eta koadroaren erdia estaltzen du. Izar argitsu askok betetzen dute, eta izar arrapal halako batek osatzen du, pintzelada motzak zein bihurriak lagun. Pintzelkada bakoitzak mugimendua erakusten du, eta, hala, haizeak hodeiak nola mugitzen dituen suma daiteke.

Obra horren harian, artearen diziplinan jantzitakoek adierazi dute Van Goghek margolan hau unean bertan jantzi zuela; hau da, kapela batean kandela batzuk ipini zituela argia sortze aldera eta hura margotu ahal izateko. Artistak zerumugako lerroa oinean bertan baliatzea arrunta da oso. Horrelaxe, espazio handia uzten du zeru elektrikoa zein ekaiztsua pintatzeko. Pintorearen pintzeladaren dinamikak, nahasteak, makurdurak edoeta hauskortasunak izaeraren krisia adierazten dute; bestela esanda, zoramena, depresioa.

Kanpo estekakAldatu