Gateway Arch (euskaraz: 'Arku Pasabidea'), halaber Gateway to the West (Mendebalderako Pasabidea) gisa ezagutua, St. Louis (Missouri) hiriko irudi ikoniko bat da, eta Jefferson National Expansion Memorial delakoaren barrenean dago. 192 metroko garaiera eta oinarrian 192 metroko zabalera duen arku erraldoi bat da, Eero Saarinen arkitektoak eta Hannskarl Bandel egitura-ingeniariak 1947an diseinatua. Estatu Batuen mendebaldea eta ekialdea elkartzen dituen "ate" (gateway) gisako sinbolo-izaera dauka, eta Estatu Batuetako monumenturik altuena da.

Gateway Arch
Gateway Arch
 AEBko Leku Historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Missouri
HiriaSaint Louis
Koordenatuak38°37′28″N 90°11′05″W / 38.6245°N 90.1847°W / 38.6245; -90.1847
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1968ko maiatzaren 25a
Inaugurazioa1965eko urriaren 28a
Arkitektura
ArkitektoaEero Saarinen
Egitura ingeniaritzaSeverud Associates (en) Itzuli
Estiloahigh-tech architecture (en) Itzuli
Ondarea
AEBko Leku Historikoa87001423
Webgune ofiziala

Arkuaren eraikuntza-lanei 1963ko otsailaren 12an ekin zitzaien, eta 1965eko urriaren 28an burutu zen. Monumentu hau 1967ko uztailaren 10ean ireki zitzaion jendeari.

Arkuaren barrualdea hutsa da, eta hutsune horretan igogailu-sistema guztiz berezi bat dauka, bisitariak garraiatzen dituena goiko aldean dagoen behatoki bateraino. Halaber, arkuaren barrenean larrialdietarako bi eskailera daude, haietako bakoitza 1076 eskailera-mailakoa.

Kanpo estekak aldatu