Gastón Revol (Cordoba hiria, Argentina, 1986ko azaroaren 26a), atzelari edo uztartze-erdilari gisa jokatzen duen 7ko errugbi jokalari argentinarra da. 7ko errugby selekzioko partaide da. Gaur egun, Argentinako Cordoba Errugbi Federazioko La Tablada Klubeko jokalaria da[1]. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabaziko zuen 7ko errugbi taldeko partaide izan zen.

Gastón Revol

Bizitza
JaiotzaCórdoba1986ko azaroaren 26a (37 urte)
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jarduerakzazpiko errugbi jokalaria eta hamabosteko errugbilaria

Instagram: gastonrevol Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

Revolek 2009an debutatu zuen 7ko errugbi selekzioan Londresko Zazpikoan, Portugalen aurka[2]. Zazpiko taldearekin, 300 partida baino gehiago jokatu ditu, eta horrek egungo hamaikako eskarmentu handienetako bat izatea dakarkio[3][4]. 2016an, taldeko kapitain izan zen 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan, non seigarren sailkatu baitzen[5]. Revolek, 2013an Moskun eta 2018an San Frantziskon, 7ko errugbiko bi Mundu-Kopa jokatu zituen. 2018koan, taldeko kapitaina ere izan zen, eta bosgarren postuan amaitu zuen txapelketa[6].

Urrezko domina lortu zuen 2019ko Panamerikar Jokoetan[7], eta zilarrezkoa, 2015eko Panamerikar Jokoetan.

Olinpiar Jokoak aldatu

2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan diploma olinpikoa eskuratu zuen. Uztailaren 28an Britainia Handiari 17-12 irabazi ostean, brontzezko domina irabazi zuen 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan[8], Fijiko taldearen (urrezkoa) eta Zeelanda Berrikoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Argentinako taldea: Santiago Álvarez, Lautaro Bazán, Lucio Cinti, Felipe del Mestre, Rodrigo Etchart Luciano González Rizzoni, Rodrigo Isgró, Santiago Mare, Ignacio Mendy, Marcos Moneta, Matías Osadczuk, Gastón Revol eta Germán Schulz-ek[9][10].

Emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Sailkapena Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
6. Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[11].
2020 Tokio
  Japonia
  Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[12].

Estatistikak aldatu

Sevens World Tour-en 2018ko abenduko estatistikak[4]
Partidak Lortutako puntu Gauzatutako entsegu
311 897 54

Gainerako lorpenak aldatu

  • Urrezko domina 2014ko Santiago de Txileko Hego Amerikako Jokoetan[13].
  • Zilarrezko domina 2015eko Panamerikar Jokoetan[14].
  • 2015eko Cordobako urteko errugbi jokalaria[15].
  • Club La Tablada taldearekin, "A" Barne Txapelketako txapelduna 2017an[16].
  • Erdialdeko Eskualdeko Txapelketako txapelduna 2017an[17].
  • Bosgarren postua Pumas 7s taldearekin 2018ko 7ko errugbiko Mundu-Kopan San Frantziskon[18].
  • Urrezko domina 2019ko Panamerikar Jokoetan

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu