Gas noble konposatuak konposatu kimikoak dira, eta konposatuaren elementuetako bat taula periodikoan 18. taldean dauden gas nobleetako bat denean sortzen dira. Gas nobleen ezaugarri elektrokimikoak direla eta, nahiko ezohikoak dira.

Historia

aldatu

Hasieran gas nobleekin konposatu kimikoak ez zirela sortzen sinesten zen, beren konfigurazio elektronikoa dela eta. Hau da, gas noble guztiek azken energia maila (balentzia geruza) elektroiez beteta daukate eta uste zen beste elementuekin ez zutela erreakzionatzen, eta azken batean guztiz egonkorrak zirela.

1933an, ordea, Linus Paulingek gas noble astunenek fluor eta oxigenoarekin konposatuak sor zitzaketela iragarri zuen. Zehazki kripton hexafluorido eta xenoi hexafluoridoaren (XeF6) izaera aurrikusi zuen, horrez gain XeF8 konposatu ezegonkoir bezala existitu litekeela espekulatu zuen eta baita azido xenikoak perxenato gatzak eratuko zituela ere[1][2]. Aurreikuspen horiek nahiko zehatzak izan ziren, nahiz eta XeF8ren ondorengo iragarpenek frogatu duten ezegonkortasun termodinamikoaz gain ezegonkortasun zinematikoa ere baduela [3] eta oraindik ezin izan den konposatua sortu (2006ko datuak).

Gas noble astunenek arinenek baino elektroi geruza gehiago dituzte. Hori dela eta, nukleotik urrunen dauden elektroiak nukleoaren karga positibotik hurbilago dauden elektroiaz babestuta daude eta errazago ionizatzen dira. Ionizazio energia hori nahikoa izaten da gas nobleak elementu elektronegatibo handieneko elementuekin, fluor eta oxigenoarekin batik bat, konposatuak eratzeko.

1962 baino lehenagoko konposatuak

aldatu

1962 urtea baino lehenago, isolatutako gas noble konposatu bakarrak klatratoak ziren (klatrato hidratoak barne). Koordinazio bidezko hainbat konposatu, bestalde, espektroskopia bidez soilik izan ziren behatuak[2].

Klatratoak

aldatu

Klatratoetan gas nobleak hainbat substantzia organiko edo inorganikoen kristal-sareen arteko hutsunetan harrapatuta gelditzen dira. Hau dela eta, "kaiola konposatu" bezala ere ezagutzen dira. Klatratoak sortzeko funtsezko baldintza gas noble atomoen tamaina substantzia eramailearen hutsuneen berdina izatea da. Adibidez, Ar, Kr, eta Xe β-kinolarekin nahastu daitezke, baina He eta Ne txikiegiak dira egokiak izateko.

Klatratoak He eta Ne, Ar, Kr eta Xe-tik banatzeko erabiliak izan dira, bai eta Ar, Kr eta Xe garraiatzeko. Honetaz gain, 85Kr klatratoa beta partikulen sorburua da, 133Xe klatratoa gamma partikulen iturburua delarik.

Erreferentziak

aldatu
  1. The Formulas of Antimonic Acid and the Antimonates, Linus Pauling, J. Am. Chem. Soc., 55.atala, 5 alea 1933ko Ekainean, 1895-1990 orrialdeak
  2. a b John Holloway, Noble-Gas Chemistry, Methuen, London
  3. Recent developments in the Chemistry of Some Electronegative Elements, Konrad Seppelt, Accounts of Chemical Research, 12. atala, 1979ko Ekaina, 211 - 216 orrialdeak

Kanpo estekak

aldatu