Gartxot

Itzaltzuko bardoa

Gartxot, (Itzaltzu, Zaraitzu, XI. mendea - Itzaltzu, 1110) Nafarroako Erdi Aroko euskal poeta edo bardoa izan zen. Gartxoten bizitza eta heriotza ahozko tradizioaren bidez transmititu zen.

Gartxot

Bizitza
JaiotzaItzaltzuXI. mendea
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaItzaltzu, 1110
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta Koblakaria

Biografia laburra

aldatu

XII. mende hasieran, Orreagako fraideek jakin zuten Gartxoten seme Mikelot ahots eder-ederrekoa zela, eta beren abade-etxean nahi izan zuten, haren ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek, ordea, ez zuen onartu bere semea galtzea, eta abade-etxetik Itzaltzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendiko Elkorreta bortuan[1][2] eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.[3]

Gaur egungo aipamenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Elkorreta (1.313 m) y la cueva de Gartxot» navarrincon.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Sendero de Gartxot - Izalzu» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  3. «Gartxot», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo loturak

aldatu