Gardinga (Chlorociboria aeruginascens) Chlorociboriaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du batere interes gastronomikorik. Berdez tindatutako zura altzari apainduak egiteko erabiltzen da.

Gardinga
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaHelotiales
FamiliaChlorociboriaceae
GeneroaChlorociboria
Espeziea Chlorociboria aeruginascens
Kanouse, 1948

Sinonimoak: Chlorociboria aeruginosa, Helvella aeruginosa. Helotium aeruginosum, Chlorosplenium aeruginosum, Chlorosplenium aeruginascens.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 1 eta 6 mm arteko kopa oso txikia, ertz kurbatuarekin, zabaldu eta zertxobait izurtu egiten da. Kanpoaldea ilegabea du. Perretxiko guztiak, azal emankorra barne, kolore berde urdinxka du, argiagoa edo ilunagoa.

Perretxikoa ikustea zaila da, txikia baita, hala ere hostoerorkorren adarrei erreparatzen badiegu ikusiko ditugu mizelioak kolore urdin-berdexkaz tindatuak eta buelta ematen badiogu karpoforo txiki batzuk ikusiko ditugu, hezetasun nahikoa badago eta tenperatura egokia bada.

Hanka: Garatu samarra, kopa txiki bat sortuz, ia bat-batean luzatzen da.[2]

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Chlorosplenium aeruginosum delakoarekin, espezie arraroa, esporak luzeagoak dituelako bereizten dena. Chlorosplenium aeruginosum ia berdina da, baina espora desberdinekin.

Sasoia eta lekua aldatu

Oso ohikoa da uda leun eta hezeetan, hainbat hostoerorkorren eroritako adarretan, erdi ustelduetan eta erdi lurperatuta daudenetan: haritzetan, pagoetan, lizarretan, zumarretan, intxaurrondoetan, etab. Oro har, lurrarekin kontaktuan dagoen aldetik ematen dute fruitua.[4]

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoan Afrika, Indiar azpikontinentea eta Ekialde Hurbila, Antartika izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[5]

Galeria aldatu

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 800 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 86 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 332 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Chlorociboria aeruginascens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu