Garbiñe Ortega

Zinema komisarioa

Garbiñe Ortega Postigo (Gasteiz, Araba, 1981) zinema komisarioa da.[1]

Garbiñe Ortega
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea

LinkedIn: garbiñe-ortega-396665136 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna eta zinema esperimentalean eta ez-fikziozko zineman espezializatua. Komisariotza, hezkuntza, publikoen eraikuntza eta esperientzia kolektibo zinematografikoa zabaltzeko esparru espezifikoak sortzea ditu ardatz. Zenbait urtez Kalifornian eta Mexikon bizi izan da, eta Estatu Batuetako eta Europako hainbat jaialditan erakutsi du bere lana.[2].

Gasteizko Montehermoso Kultur Etxea eta Bilboko Azkuna Zentroko programazio-aholkularia da. José Luis Guerín, Antonio Weinrichter edo Antoni Muntadasekin dokumentalen arloan berariaz trebatu da. Luiso Berdejo zuzendari euskaldunaren (“Violet”, 2013) azken film luzea ekoitzi zuen, eta, Camila J. Donoso zinegile txiletarraren “Casa Roshell (2016)” transfikziozko filma, Berlinale 2017an estreinatua.[3]

Bruce Baillieri buruzko proiektuaren zuzendaria da (AEBetako zinemagintzaren abangoardiaren aita). AEBetako Ann Arbor Film Festival edo Mexikoko FICUNAM jaialdi entzutetsuetan epaimahaikide izan da.[2]

2017an Garbiñe Ortega Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentaleko Jaialdiko zuzendari artistiko izendatu zuten.[4][5]Lau urtez jardun zuen zeregin horretan, ez-fikzioko zine ausart, anitz eta eraldatzaileago baten aldeko apustua eginez.[6][7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Garbiñe Ortega | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  2. a b «Garbiñe Ortega Postigo, nueva directora artística del Festival Internacional de Cine Documental Punto de Vista» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  3. «Garbiñe Ortega» Azkuna Zentroa (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  4. Garbiñe Ortega – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  5. Actual, Pamplona. «Garbiñe Ortega Postigo, nueva directora artística del Festival Punto de Vista» Pamplona Actual (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-03-31). «Garbiñe Ortegak Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistiko etapa bukatu du» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  7. Eslava, Ane. ««Saiatu naiz dokumentalaren definizioa zabaltzen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).

Kanpo esteka aldatu