Garazi Hach Embarek

eusko-saharar ekintzailea

Garazi Hach Embarek Irizar (Madril, 1978ko urriaren 30a) sahararren eskubideen aldeko eusko-saharar ekintzailea da.

Garazi Hach Embarek

Bizitza
JaiotzaMadril1978ko urriaren 30a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
arabiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta hizkuntza irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Twitter: GHembarek Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1978ko urriaren 30ean jaioa, Saharako Errefuxiatu kanpaleku batean hazi zen. Aita, Mohamed Salem Hach Embarek Euskadiko Saharar ordezkaritzako kidea zena, sahararra zuen. Ama, Gurutze Irizar erizaina, ormaiztegiarra du. 12 zituen Ormaiztegira bizitzera joan zenean.

Filologia ikasketak egin ditu eta ingeles irakasle egiten du lan.

EH Bilduko kidea da eta Orain Errepublikak koalizioaren hautagai-zerrendan aurkeztu zen 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan.

2019ko irailaren 24an Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren batzarrean izan zen hizlari Mendebaldeko Saharako egoera politikoari buruz.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. Elduaien Uranga, Oihana. (2019ko irailaren 25a). «Garazi Hach Embarek, Alderdi Laboristaren batzarrean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019ko irailaren 26a).