Garaizka arrunt

Adiantum generoko espeziea. Peziolo beltzeko fronde pinatuak ditu.

Garaizka arrunta (Adiantum capillus-veneris) Pteridaceae familiako iratze-mota da, iparralderako horma ospeletan hazten dena. Hosto-txortenak mehe luzeak, kolorez beltzak izaten ditu, ilearen antzekoak, puntan hosto-txiki berde biribil asko dutenak. Kareki ugariko lurra den leku hezeetan hazten da, zingira bazterretan eta ura darien harkaitzetan batez ere. Tropikoko eta beste eskualde epeletako lurraldeetan ere hazten da. Jarabea egiteko, eta herri sendagintzan eztula sendatzeko erabiltzen da.[1]

Garaizka arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPolypodiopsida
OrdenaPolypodiales
FamiliaPteridaceae
GeneroaAdiantum
Espeziea Adiantum capillus-veneris

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.