Ganoderma adspersum Ganodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ganoderma adspersum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaGanodermataceae
GeneroaGanoderma
Espeziea Ganoderma adspersum
Donk, 1969

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 20 eta 52 cm bitarteko diametrokoa, sesila, substratuari zabal itsatsita, kontsola-formakoa, gaineko gainazala lobulatua, gutxi zonatua, marroi-burdin kolorekoa, lakatua.

Himenioa: Behealdean, hodi luzez osatua, 10 eta 50 mm bitartekoa. Marroi kolorekoa, geruzak eta poro biribilduak (4-5 mm-koak) bereizten dituen marra zuririk gabea, poro zuriak ukitzean arre-gorrixka kolorera biratzen dutenak.

Haragia: Egurraren antzekoa, lodia, marroi-gorrixka kolorekoa. Usain atseginekoa, erretxinarena.[2]

Etimologia: Ganoderma terminoa grekotik dator, grezieraz “gano derma” hitzak, azal distiratsua esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Janezina. Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Antzekoetatik bereizten duena: Ehundura (haragia) lodia, hainbat cm-ko lodierakoa, eta hainbat hazkuntza-geruzarekin, arre-gorrixka ilun kolorekoa, uniformea, orban zuririk gabea.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan. Parkeetan, lorategietan, zuhaitz oso zaharretan (Fagus, Quercus, Tilia, Aesculus). Usteldura zuria eragiten du.

Banaketa eremua aldatu

Hawaii, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guyana Frantsesa, Argentina, Burkina Faso, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Iran, Uzbekistan, Txina.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 414 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  4. Ganoderma adspersum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu