Galway Girl (Steve Earlen abestia)

Galway Girl (euskaraz Galwayko Neska), Steve Earle estatubatuar folk-rock abeslariak konposatu eta abestutako amodiozko abesti bat da. 2000ko Transcendental Blues (Blues Transzendentala) diskoan argitaratu zuen.

Galway Girl (Steve Earlen abestia)
Steve Earleren eta Sharon Shannonen singlea
Egilea(k)Steve Earle eta Sharon Shannon
Argitaratze-data2008
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte daTranscendental Blues (en) Itzuli

Gaia aldatu

Bere hitzetan, Irlandako mendebaldeko kostaldean dagoen Galway hiriko kaleetan barna zebilela, bertako ile-beltz eta begi-urdindun neska bat ikusteak eragin zion harridura sakona eta maiteminaren eraginez konposatu omen zuen.

Arrakasta aldatu

Irlandan eta irlandar komunitateak bizi diren herrialdeetan nahiko ospea duen abestia da. Irlandako musikari eta talde ugarik abesti honen bertsioak egin dituzte, eta P.S. I Love You (2007) filmaren soinu bandako abestia izan zen.

2008an Mundy eta Sharon Shannon musikariek burututako bertsioak Irlandako abestien zerrendako lehen postura iristea lortu zuen. Gainera Mundy irlanderazko Cailín na Gaillimhe izeneko bertsioa ere argitaratu zuen.

Kanpo estekak aldatu