Galerina uncialis
Galerina uncialis Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Galerina uncialis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Galerina |
Espeziea | Galerina uncialis Kühner, 1935 |
Basionimoa | Agaricus uncialis |
Sinonimoak: Agaricus uncialis, Naucoria uncialis.
Deskribapena
aldatuKapela: 30 mm arteko diametrokoa, hasieran globo-itxurakoa edo hemisferikoa, gero ganbiletik laura, batzuetan titi antzeko batekin; ertza luzaroan inkurbatua, mehea; kapelaren azala glabroa, higrofanoa, leuna edo pixka bat zimurtsua diskoan, gutxi edo batere ildaskatu gabea gardentasunagatik, hori-okre kolorekoa, marroia edo arre-herdoil kolorekoa, okre-laranja kolorekoa, diskoan ilunagoa eta eguraldi lehorrean zurbilduz
Orriak: Zabal, desberdinak, lamelulekin, oinaren ondoan sabeldunak, adnatuak; lehenengo hori-okre kolorekoak, arre-herdoil kolorekoak helduaroan, ertza krenulatu fin batekin eta zurbilagoa.
Hanka; 40 mm arteko garaierakoa eta 5 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, okre-marroi kolorekoa goialdean, arre-marroi-gorrixka oinarrirantz, fibrilosotik mintzezkora doan eraztun nabarmen batekin, okre zurbil kolorekoa, iraunkor samarra ale helduetan.
Haragia: Mehea, okre antzeko kolorekoa. Irin usain eta zapore arin batekin. Espora-jalkina marroi-gorrixka kolorekoa.[2]
Etimologia: Galerina terminoa, galeraren txikigarria da, latinezko "galerus" delakoarena, Galerina hitzak, kupula gisa erabiltzen den larruzko burukoa esan nahi duen "estilo" hitzetik eta portua esan nahi duen "fero" hitzetik; hankan errezel hondarrak dituelako
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuOso antzekoak diren espezie asko daude: Galerina paludosa, Galerina marginata, Galerina badipes eta abar.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Talde txikitan, briofitoz estalitako lurzoru hareatsuetan, batez ere kostaldeko duna finkatuetan. Ez da oso ohikoa.[4]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Errusia.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 248 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
- ↑ Galerina uncialis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.