Galerina sideroides
Galerina sideroides Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Galerina sideroides | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Galerina |
Espeziea | Galerina sideroides Kühner, 1935 |
Deskribapena aldatu
Kapela: 30 mm arteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurakoa edo hemisferikoa, gero ganbiletik lau-ganbilera, titi antzeko batekin, lehenengo ertza inflexua, gero zuzena, arin ildaskatua, errezelaren hondakin zuriekin. Kapelaren azala glabroa, eguraldi hezean pixka bat likatsua, higrofanoa, marroi-okre kolorekoa, marroi-gaztaina kolorekoa edo marroi-gorrixka disko aldera, oro har, zuriagoa ertzerantz, okre-hori kolorekoa eguraldi lehorrean.
Orriak: Estu, bihurgunetsuak edo sabeldunak, adnatuak, lehenengo okre-marroi kolorekoak, helduaroan marroiak, ertz osoa edo krenulatua, zurbilagoa.
Hanka: 80 mm arteko garaierakoa eta 5 mm arteko diametrokoa; zilindrikoa, oinarrirantz loditua, goialdean pruinaduna, ale heldugabeetan eraztun eremu batekin goialdean, ondoren, errezel zurixkaren hondarrekin beheko bi herenetan, okre-hori kolorekoa edo krema kolorekoa goiko aldean, marroi-gorrixka ilun kolorekoa oinarrirantz.
Haragia: Okre-marroi kolorekoa, marroi-gorrixka oinarrian, irin usain eta zapore ahulak.[2]
Etimologia: Galerina terminoa, galeraren txikigarria da, latinezko "galerus" delakoarena. Galerina hitzak, kupula gisa, erabiltzen den larruzko burukoa esan nahi du. Kapelaren formagatik.
Jangarritasuna aldatu
Ezezaguna edo susmagarria.[3]
Sasoia eta lekua aldatu
Udan eta udazkenean. Egur hondarretan, koniferoen pinu-luma hiletan (Picea, Pinus). Urria.
Banaketa eremua aldatu
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia.[4]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 248 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Galerina sideroides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.