Galerina graminea Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez dakigu pozoitsua den ala ez, baina pozoitsua dela susmatzen da.

Galerina graminea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaGalerina
Espeziea Galerina graminea
Kühner, 1935

Sinonimoak: Galerina laevis, Galera graminea, Agaricus laevis, Galera laevis.

Deskribapena aldatu

Kapela: 13 mm arteko diametrokoa, hasieran globo-itxurakoa, ondoren ganbiletik laura, batzuetan titi antzekoarekin; ertz mehea, zorrotza, errezelaren hondakin iheskor finekin, gardentasunez ildaskatua; kapelaren azala glabroa, oso higrofanoa, leuna edo ilaunduna, Basidiocarpo heldugabeetan, zeharrargia, ia erabat ildaskatua, okre kolorekoa, okre-horixka, hori-okre antzekoa, eguraldi lehorrean zurbilduz.

Orriak: Zabal, desberdinak, lamelulekin, sabeldunak, adnatuak, hasieran krema zurbil kolorekoak, okre kolorekoak helduaroan, ertza fin krenulatua, zurbilagoa.

Hanka: 35 mm arteko garaietakoa eta 2 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, krema-okre antzeko zurbil kolorekoa, subhialinoa, gainazala fibrila finez estalia.

Haragia: Mehea, okre antzeko kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina okre antzeko kolorekoa.[2]

Etimologia: Galerina terminoa, galeraren txikigarria da, latinezko "galerus" delakoarena. Galerina hitzak kupula gisa, erabiltzen den larruzko burukoa esan nahi du. Kapelaren formagatik. Graminea epitetoak, belarra, esan nahi du

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Galerina heterocystis delakoa antzekoa da.

Sasoia eta lekua aldatu

Talde txikietan, biofritoz estalitako lurzoruan, bide bazterretan, dunetan, lurzoru hareatsuetan, oso gutxitan erretako lurzoruetan. Nahiko ohikoa.[4]

Banaketa eremua aldatu

Mendebaldeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 248 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  5. Galerina graminea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu