Galdrabók
Galdrabók, islandieraz "Magia Liburua", oso liburu bitxia da. Berez, grimorio bat da, hau da, magia egiteko aholkuak biltzen dituen liburua. Lan honen lehenengo erreferentzia 1600 urtearen ingurukoa da. [1]. Data horretatik 47 aipamen jasotzen dituen eskuizkribu txiki bat ezagutzen da.[2] Testuak runak erabiliz, Islandiako ikur magikoak erabiliz eta latinez daude jasota. Zalantzarik gabe esan daitek Islandiako Erdi Aroaren magia liburu garrantzitsuena dela.[3]
Antza, liburua lau egile desberdinek idatzi zuten, hiru islandiarrak eta laugarren bat danimarkarra. [4][5] Lehenengo testuak XVI. mende hasierakoak izan daitezke. 1921an Natan Lindqvistek suedierazko itzulpen bat argitaratu zuen. 1989an Stephen Flowersek ingelesezko edizioa argitaratu zuen.[6]
Liburuaren edukiak
aldatuEsan dugun bezala liburuak 47 aipamen magikoak biltzen ditu. Gaiak oso desberdinak dira:
- Islandiako ikur magikoak
- Belarrak erabiltzeko argibideak
- Hel egiteak, bai deabruei bai Iparraldeko mitologiako jainkoei.
- Babesteko araoak: begizkoaren aurka, buruko minaren aurka, pestearen aurka...
- Beste pertsonengan beldurra sor arazteko aholkuak.
- Animaliak akabatzeko aholkuak.
- Lapurrak ezagutzeko aholkuak.
- Emakumeak sorgintzeko aholkuak.
Ikus baita ere
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Flowers, Stephen (1989). The Galdrabók: An Icelandic Grimoire. ISBN 0-87728-685-X 10 or.
- ↑ Lindqvist, Natan (1921). En isländsk svartkonstbok från 1500-talet. Uppsala. 11 or.
- ↑ http://books.google.es/books/about/The_Galdrab%C3%B3k.html?id=3TvXAAAAMAAJ&redir_esc=y
- ↑ Flowers, Stephen (1989). The Galdrabók: An Icelandic Grimoire. ISBN 0-87728-685-X p.30
- ↑ Matthías Viðar Sæmundsson (1992). Galdrar á Íslandi. Reykjavík: Almenna bókafélagið. ISBN 9979-4-0068-4, 10 or.
- ↑ http://es.scribd.com/doc/15755566/Galdrabok
Bibliografia
aldatu- Flowers, Stephen (1989). The Galdrabók: An Icelandic Grimoire. ISBN 0-87728-685-X
- Lindqvist, Natan (1921). En isländsk svartkonstbok från 1500-talet. Uppsala.
- Matthías Viðar Sæmundsson (1992). Galdrar á Íslandi. Reykjavík: Almenna bókafélagið. ISBN 9979-4-0068-4