Galanperna lilazeoa (Lepiota lilacea) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Amanita phalloides delakoak sortzen duen antzeko intoxikazioa, urdailean, giltzurrunetan, gibelean, buruko mina, beherakoak, gibel transplantea behar duen paralisia ere bai.

Galanperna lilazeoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota lilacea
Bres., 1892

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa. Ganbil-kanpai itxurakoa eta laua. Lehenik lila-purpura kolorekoa, ondoren fuliginosoa edo gris-arre koloreko ezkatatxoz banatzen da.

Orriak: Eskotatuak, zabal samar, trinkoak, sabeldunak, orritxoekin. Zuriak, ertz flokosoarekin.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,3 cm bitarteko lodierakoa. Lila kolorekoa edo gorri-ardo kolorekoa, batez ere oinarrian. Mintzezko eraztuna, lepokoaren formakoa, tentea, zuria eraztunetik gora eta bioleta-fuligonoso kolorekoa behera.

Haragia: Zuria, lila koloreko islekin.[2]

Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepistós" hitzetatik eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik dator, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Lilacea hitza berriz latinetik dator, lila, esan nahi duen "lilaceus" hitzetik. Bere kolore lilagatik

Toxikotasuna aldatu

Oso toxikoa.

Nahasketa arriskua aldatu

Lepiota cristata delakoarekin, honen eraztunak ez du alde ilunik, neurri txikiagokoa da eta ez du kanpai itxurako kapelarik.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Leku belartsuetan.[3]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Amerika.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 47 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 286 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu