Gabriel (goiaingerua)
(«Gabriel (goiangerua)» orritik birbideratua)
Gabriel juduen, kristauen eta musulmanen erlijioetan, hiru goiaingeruetako bat da. Danielen Liburuaren arabera, igarkizunak eta profeziak argitzen zituen. Lukasen ebanjelioan, Zakariasi Joan Bataiatzailearen jaiotza iragarri zion eta Mariari, Jesusena. Koranean Mahomari bere bokazioa iragarri zion aingerua da.

Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.