Xfce
Xfce ([,ɛks ɛf siː'iː]) ordenagailuentzako mahaigain ingurune bat da, *NIX sistema eragile ezberdinetan (GNU/Linux, NetBSD, FreeBSD, OpenBSD, Solaris, Cygwin, Mac OS X) eta arkitektura ezberdinetan (x86, PPC, SPARC, Alpha, eta abar) lan egiteko gai dena.
Xfce | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Olivier Fourdan (en) |
Sorrera-urtea | 1996 |
Azken bertsioa | 4.18 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C |
Irakur dezake | UNIX-moduko |
GUI tresnak | GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License, GNU Lesser General Public License eta BSD lizentziak |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Olivier Fourdan (en) |
Maskota | Xue (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
www.xfce.org | |
Iturri-kodea | https://gitlab.xfce.org/ |
Bere helburu nagusiena arintasuna da, bai abiadura aldetik (aplikazioen exekuzio bizkorra) bai pisu aldetik (sistemaren baliabide gutxiren beharra). Xfce-ren beste oinarrien artean modularitatea eta berrerabilgarritasuna daude: funtzio ezberdinez arduratzen diren moduluak banandurik paketatzen dira, eta erabiltzaileak aukeratu dezake hauetariko zeintzurekin osatu nahi duen bere mahaigaina.
Xfce GIMP Toolkit 2-an oinarriturik dago. Hasierako bertsioak CDE-ren antzeko itxura zuten baina berprogramatua izan zen; aurreko bertsioek ez bezala, orain Xfce-k multihead erako sistemak kudeatzeko sistema modular bat badauka, eta Freedesktop.org-ek ezarritako estandar guztiak betetzen ditu. Xfwm leiho kudeatzailea erabiltzen du eta konfigurazioa saguaren bidez kontrolatzen da erabat.
Historia
aldatu1996an Olivier Fourdan-ek abiarazi zuen proiektu hau. Hasieran “Xfce” akronimoaren esanahia “XForms Common Environment” (“XForms Ingurune Amankomuna”) zen, eta ondorioz bere f-a letra larriz idazten zen. Dena dela, ordutik Xfce birritan berridatzia izan da, eta XForms erreminta multzoa jadanik erabiltzen ez duenez, jatorrizko esanahia ez da mantentzen.
Lehenengo bertsioak
aldatuXForms-en oinarritutako proiektu sinple bat bezala hasi zen, Linuxerako CDE-ren klon libre bat izateko asmoz. Lehenengo programa ibiblio-ra (geroago “SunSITE”) igo zuen.
2. Bertsioa
aldatuFourdan-ek proiektua garatzen jarraitu zuen eta 1998an Xfce2 aurkeztu zuen. Bertsio honek lehen aldiz leiho kudeatzaile bat zuen Xfwm deritzona. Bere proiektua Red Hat Linuxen onartua izatea eskatu zuen baina XForms liburutegian oinarrituta zegoelako bota zuten atzera. Red Hat-ek bakarrik software librea eta iturri kode publikokoa onartzen zuen eta garai hartan XForms dohainekoa zen erabilera pertsonalerako baina iturri kode itxia zuen. Arrazoi beragatik ez zen Debian-en onartua izan, baina “Debian's contrib component” barruan banatua izan zen.
3. Bertsioa
aldatu1999ko martxoan proiektu osoaren berprogramaketa hasi zen GTK+ 2 liburutegietan oinarriturik, liburutegi hau librea baitzen eta gero eta erabiliagoa. Emaitza Xfce 3.0 izan zen, GNU Lizentzia Publiko Orokorraren pean banatua izan zen. Proiektua guztiz librea izatera pasatzeaz gain, GTK+-ren drag and drop tresna, lengoaia ezberdinak jasatea eta eraldagarritasuna lortu zituen. SourceForge.net-era igo izan zen 2001-eko otsailean 3.8.1 bertsioa.
4. Bertsioa
aldatu4.0.0 Xfce bertsioa GTK+ 2 liburutegiak erabiltzeko garatu zen. 4.2.0 bertsioan Xfwm-ren hobekuntzak jaso ziren, besteak beste gardentasunetarako euskarria eta SVG ikono multzoa. 4.4.0 bertsioan Thunar fitxategi kudeatzailea sartu zen, Xffm ordezkatzen du. Idazmahairako ikonoak ere onartu ziren eta panelaren segurtasun arazo batzuk konpondu ziren. Azkeneko bertsioa 4.6 da, hobekuntza ugari eskeintzen ditu; gehienbat GTK+ 2.1 eta Glib 2.12 liburutegietan oinarriturik dago.
Aplikazioak
aldatuXfce-ek garapen esparru bat eskaitzen du. Honen zerbitzuetako bat administratzaile bezala lan egiten den bitartean leihoaren goikaldean seinale gorri bat erakustea da, sisteman kalteak eragin daitezkeela ohartuz.
- Midori, WebKit-en oinarrituriko web nabigatzaile arina
- Mousepad, oinarrizko testu editorea
- Orage, egutegia
- Ristretto, irudi ikustailea
- Squeeze, artxibo kudeatzailea
- Thunar, fitxategi kudeatzaile lehenetsia
- Xarchiver, datu konprimaketak kudeatzeko
- Xfburn, CD/DVD-ak grabatzeko
- Xfmedia, xine-en oinarrituriko multimedia erreproduzigailua
- Xfmpc, GIMP ToolKit-etan oinarrituriko eta atze-planoko exekuziodun erreproduzigailua
- Xfprint, inprimagailu kudeatzailea
- Xfwm, leiho kudeatzailea
- XTerminal, terminal emuladorea
Xfce banaketak
aldatuNormalean Linux banaketek GNOME edo KDE bezalako mahaigainak erabiltzen dituzte, baina zenbait banaketek Xfce dute mahaigain ingurune lehenetsi gisa. Hauen artean:
Kanpo estekak
aldatuXfce-ren webgune ofiziala
(Ingelesez) Xfce-ren wiki ofiziala