Fullmetal Alchemist Hiromu Arakawak idatzi eta marraturiko manga da. Jatorrizko japonieraz izena Hagane no Renkinjutsushi (japonieraz: 鋼の錬金術師?) da, eta "Altzairuzko alkimista" esan nahi du. Ingelesezko izena mendebaldean entzutetsuagoa izateko dela pentsatzen da. FMA edo Hagaren (japonierazko izenaren laburdura) izenekin ere ezagutzen da.

Fullmetal Alchemist
Jatorria
Egilea(k)Hiromu Arakawa
Izenburua鋼の錬金術師 eta Fullmetal Alchemist
Jatorrizko herrialdeaJaponia
ArgitaletxeaViz Media
OCLC676296453
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko anime eta manga, komedia-dramazko anime eta manga eta Steampunk
Hizkuntzajaponiera
Zatiak27 liburuki
Emanaldia
Hasiera-data2001eko uztailaren 12a
Amaiera-data2010eko uztailaren 4a
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaFullmetal Alchemist universe (en) Itzuli
Argumentu nagusiaalkimia

fullmetalalchemist.com.au
Twitter: gangan_hagaren Edit the value on Wikidata
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Esan bezala, manga honen egilea Hiromu Arakawa da, eta Square Enix ekoizleak argitaratu zuen Shonen Gangan aldizkari ospetsuan. 2002ko otsailean hasi zen argitaratzen hilero atal berri bat ekarriz (2008ko abuztuan oraindik argitaratzen jarraitzen da 86 atalekin). 2003an animea ematen zen Japonian, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Anime hau 2 denboralditan banatutako 51 kapitulu eta film bat (Fullmetal Alchemist the Movie: Conqueror of Shamballa) ditu. Filma ematen zen unean Fullmetal Alchemist japoniarren anime gogokoena zen TV Asashi kateak internet bidez egindako inkesta baten arabera [1]. 2004ean mangak Shogakukan Manga Award saria jaso zuen shonen kategorian [2]. 2008ko abuztuan BONES estudioak Fullmetal Alchemist animearen beste telesail bat egingo zela ezagutarazi zuen mangaren 20. liburukian [3]

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa gure munduaren antzekoa den batean igarotzen da, ezberdintasun nabarmen batekin: gure munduan makinen garapena eta fisika izan dira gehien garatutako zientziak, balizko mundu honetan, berriz, alkimiak hartu du leku hau. Hau ez da Erdi aroan eman zen alkimia magikoa eta kimikaren antzekoa, hau zientzia bat da, masaren kontserbazioan oinarritutakoa [4]. Alkimia egiteko transmutatu nahi denaren egitura zehazki ezagutu behar da, eta transmutazio-zirkulu deituriko diagrama bat erabiliz pertsonaren energia bideratu egiten da helbururantz: zerbaiten itxura eta egitura aldatzea. Hala ere, alkimia ez da edozeinen eskura dagoen zientzia, iaiotasun jakin bat behar da lortzeko.

Fikziozko mundu hau, gurea bezala, herrialdetan egituratuta dago eta arraza ezberdinak daude. Maila teknologikoan lurrun-makinan oinarrituta dago. Hala ere, alderik harrigarriena ez dira lurrun-makinaz dabiltzan beribilak, besoak eta hankak ordezkatzeko erabiltzen diren gorputz-adar artifizialak baizik: Automail protesiak. Hauek burmuinak igortzen dituen nerbio-bulkadez baliatzen da (nahiz eta egiazko gorputz-adarra ez egon), modu honetan mekanismo eta gailu multzoa mugitzen dira gorputz-adarraren mugimendua imitatuz.

Argumentua aldatu

Istorio honek Elric anaien bizipenak erakusten ditu. Biak alkimia ikasi zuten txiki-txikitatik eta, nahiz eta honen bidez egitea debekatuta egon, beraien ama berpizteko saiakera egin zuten. Honi giza-transmutazioa deitzen zaio, eta jarraitu beharreko prozesua jakinez gero, honen bidez gizaki baten gorputza sor daiteke eta bertan hildakoaren arima sartuz, edo artifizialki sortutako beste bat.

Giza-alkimia, gainontzeko alkimia guztia legez, Elkartruke Baliokidearen Printzipioan oinarritzen da: balio jakin bateko zerbait eman behar da balio bereko beste gauza bat lortzeko [4]. Hala ere, alkimia mota hau erabiltzeko balio handiko bi gauza behar dira: transmutazioa aurrera eramateko ezagutzak eta arima bera. Bi hauengatik ordaindu egin behar da. Elric anaiek ez zekiten ordaidu beharrekoa Alphonse-ren, anaia txikia, gorputza eta Edward-en, anaia nagusia, ezker hanka. Honen ondoren, etsipenez beteta, Ed-ek eskuin besoa sakrifikatu zuen bere anaiaren arima berreskuratzeko eta armadura bati lotzeko [5]. Ed-ek galdutako atal ordezkatzeko Automail protesiak erabili zituen, eta hortik gutxira bere anaiarekin batera herrialdetik bidaiatzen hasi zen, beraien jatorrizko gorputzak berreskuratzeko era bilatzeko asmoarekin.

Honetarako Ed-ek Roy Muntang Koronelaren eskaintza onartu zuen, bera armadan sartuz. Bertan Estatu-Alkimista titulua lortu zuen eta Fullmetal Alkimista (erabiltzen zituen metalezko gorputza-adarrengatik) ezizenarekin izendatua izan zen.

Beren bilaketak hainbat abentura bizitzera eraman zituen. Bilaketa hau Filosofoen Harria bilatzera edo sortzera joatea ekarri zuen, honekin alkimia egin baitzitekeen Elkartruke Baliokidearen Printzipioa kontutan hartu gabe. Hala ere ez dira gailu hau lortu nahi duten bakarrak, homunkuluak deritzen izaki batzuk ere honek bila ari dira beraien asmo gaiztoak burutzeko.

Pertsonaiak aldatu

  • Edward Elric (jatorrizko japonieraz エドワード・エルリック edo Edowādo Erurikku ?), Ed laburduraren bidez ere ezagutzen da, istorioko protagonista da, Fullmetal Alkimista. Bere eskuin eskua eta ezker hanka galdu zituen giza-transmutazio saiakera batean, eta protesi artifizialengatik ordezkatu zituen, Automail delakoekin [5]. Herrialde osoan zehar bidaiatzen du bere anaia eta biak galdutakoa berreskuratzeko bidea aurkitzeko asmoarekin, Filosofoen Harria eskuratzea alegia [6]. Bere talentuari esker Estatu-Alkimista maila lortzen du, horrela armadak bere bidaia guztiak finantzatzen dituelarik, hala ere ez du gogoko armadako zakur izatea. Ezta ere oso txikia dela esatea eta bere anaiarekin konfunditzea, oso genio txarra eta oso harroa da.
  • Alphonse Elric (jatorrizko japonieraz アルフォンス・エルリック edp Arufonsu Erurikku ?), Al laburduraren bidez ere ezagutzen da, istorioko protagonista da, Edward-en anaia txikia da. Huts egin zuen giza-transmutazioan gorputz guztia galdu zuen, baita oroitzapen batzuk ere [5]. Hala ere bere anaiak bere arima desagertu baino lehen, hau armadura bati lotzea lortu zuen. Bere anaiarekin batera bidaiatzen du Filosofoen Harriaren bilaketan, honekin bere gorputza eta Edward-en gorputzadarrak berreskuratzeko [6]. Oso pertsonalitate gozoa eta adeitsua dauka eta beti dago laguntzeko prest.
  • Winry Rockbell (jatorrizko japonieraz ウィンリィ・ロックベル edo Winrī Rokkuberu ?) Elric anaien haurtzaroko laguna da eta gainera Ed-en mekanikaria da. Berak protesi artifizialak egin eta konpontzen dizkio atal askotan. Amonarekin bizi da, Pinako Rockbell. Bere gurasoak Ishval-eko gerran hil zituzten, mangan Scar-ren eskuetan hil ziren [7], baina animean Mustang Koronelak hil zituen.
  • Roy Mustang (jatorrizko japonieraz ロイ・マスタング edo Roi Masutangu ?) armadako Koronela eta Edward-en nagusia da. Gainera Estatu-Alkimista da ere, bere ezizena Flame Alkimista da [8], bere eskularruekin sua transmutatzeko trebeziagatik [9] (flame su-gar esan nahi du ingelesez). Edward-i Estatu-Alkimista titulua lortzen lagundu zion. Bere nahia Führer izatea da, hau da, armadako eta herrialdeko buruzagi izatea, eta armadako emakumeak minigonak erabili dezaten ere nahi du. Ishval-eko sarraskian ere parte hartu zuen.
  • Scar (jatorrizko japonieraz スカー edo Sukā ?) Ishval-eko gerratik bizirik iraun zuen ishvaldar bat da. Bere benetako izena ez da inoiz aipatzen, "Scar" ezizena aurpegian duen X formako orbainetik dator (scar orbaina esan nahi du ingelesez), armadakoek nolabait izendatzeko asmatu zuten. Eskuin besoan transmutazio-zirkulu berezi bat dauka tatuatuta, beso hau bere anaiak eman zion hil baino une batzuk lehenago. Bere burua Jainkoaren bitartekotzat hartzen du, Estatu-Alkimistak hitzen ditu bere alkimia trebetasuna erabiliz, nahiz eta alkimia izadiaren aurkako higuina dela uste duen [10].

Erreferentziak aldatu

  1. Japoniarren 100 anime gogokoenak, TV Asahi, 2006
  2. Shogakukan Manga Award sarien irabazleen zerrenda 1956tik aurrera
  3. Fullmetal Alchemist anime telesaila konfirmatua
  4. a b Fullmetal Alchemist vol. 1: Los dos alquimistas, 25. orrialdea. Hiromu Arakawa, Norma Editorial (2006), ISBN 978-84-9814-874-X
  5. a b c Fullmetal Alchemist vol. 1: El precio de una vida, 60-63. orrialdeak. Hiromu Arakawa, Norma Editorial (2006), ISBN 978-84-9814-874-X
  6. a b Fullmetal Alchemist vol. 1: El precio de una vida, 64. orrialdea. Hiromu Arakawa, Norma Editorial (2006), ISBN 978-84-9814-874-X
  7. Fullmetal Alchemist vol. 12: Una espalda en la distancia, 46-47. orrialdeak. Hiromu Arakawa, Norma Editorial (2008), ISBN 978-84-9847-421-3
  8. Fullmetal Alchemist vol. 1: Duelo en el tren, 178. orrialdea. Hiromu Arakawa, Norma Editorial (2006), ISBN 978-84-9814-874-X
  9. Fullmetal Alchemist vol. 2: El sufrimiento del alquimista, 5. orrialdea. Hiromu Arakawa, Norma Editorial (2006), ISBN 978-84-9814-887-9
  10. Fullmetal Alchemist vol. 2: Después de la lluvia, 103-116. orrialdeak. Hiromu Arakawa, Norma Editorial (2006), ISBN 978-84-9814-887-9

Kanpo estekak aldatu