Fujiwara no Teika

Fujiwara no Teika (japonieraz 藤原定家, Fujiwara no Teika ; 1162 - 1241eko irailaren 26a), Fujiwara no Sadaie edo Sada-ie bezala ere ezagutua, Heian garaiaren amaiera eta Kamakura garaiaren hasierako waka olerkari japoniar, kritikari, eleberrigile, kaligrafo, antologista, eskriba eta aditu bat izan zen. Bere eragina izugarria izan zen, gaur egun oraindik, Japoniako olerkaririk handienen artean aipatzen da, beharbada, waka olerkaritzako maisurik handiena, bost lerro eta, orotara, 31 silabatan datzan antzinako olerkaritza mota bat.

Fujiwara no Teika
Fujiwara no Teika.jpg
Fujiwara no Teika, Kikuchi Yosairena.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza Kyoto, 1162
Herrialdea  Japonia
Heriotza Japonia1241eko irailaren 26a (78/79 urte)
Familia
Aita Fujiwara no Toshinari
Ama Bifukumon'in no Kaga
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Fujiwara klana
Mikohidari family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak japoniera
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, poeta, kaligrafoa, idazlea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak Hyakunin Isshu (en) Itzuli

Olerkigintza konposaketan izan zituen ideia indartsuek, eragin bizia izan zuten, eta oso aztertuak izan ziren Meiji aroaren amaieran. Olerkari klan batetakoa, Teika, Fujiwara no Shunzei olerkari ospetsuaren semea izan zen. Go-Toba Enperadore inseiaren arreta izan ondoren, Teikak bere karrera dizdiratsua hasi zuen, interes estetikodun arlo ugari hartuz. Go-Toba Enperadorearekin izan zuen harremana, hasieran, adeitsua izan zen, eta honek, antologia bilketak enkargatzen zizkion, baina, beranduago, Enperadorearen gortetik kanporatua izan zen. Hala eta guztiz ere, bere ondorengoek eta ideiek, japoniako olerkaritza klasikoa domeinatu zuten mendeetan zehar.