Fritz (1902ko ekainaren 11n hila Toursen, Frantzian) Barnum & Bailey estatubatuar zirku konpainiak jabetzan eduki zuen elefante asiar bat izan zen. Tours hirian zelarik elefantea kalejira batean erakutsi zuten, baina kontrola galdu zuen animaliak, eta zirkuko arduradunen artean lepora estututa hil egin zuten hantxe bertanm Tourseko kaleetan. Elefante ar haren zaharberritutako aztarnak Tourseko Arte Museoaren eranskin batean gordetzen dira. [1]

Fritz (elefantea)

Bizitza
Jaiotza1820(e)ko hamarkada
HeriotzaTours1902ko ekainaren 11 (72/82 urte)
Jarduerak
Jarduerakzirkuko animalia

Bizitza aldatu

Ez da ezagutzen Fritz elefantea Asian naturan jaio eta han harrapatu ote zuten edo amerikar zoo batean jaio ote zen. Heriotza garaian zuen adina "80 urtekotzat" jo zuen egunkari batek, baina ezohiko zahartzaroa dirudi elefante asiar batentzat. Haren izena Alemaniako Sankt Pauli hiriko Hagenbeck fauna saltzailearen kontabilitate liburuetan aurkitzen da lehen aldiz 1873ko azaroan, beste 250 animalia basatirekin batera, artean beste bost elefante.

Hagenbackek 4.000ren dolarretan saldu zion Phineas Taylor Barnum zirku tratanteari, AEBetako Barnum & Bailey zirku konpainiaren sortzaileari alegia.

Ipar Amerikan bira zabala egin ondoren, bere azken bidaian Frantziara eraman zuten Fritz beste bost elefanterekin, eta Europan zehar bira handi bat antolatu zen. Fritz Atlantikoan zehar garraiatu ahal izateko, lotu eta bapore batera igo zuten garabi baten bidez. Beste animaliak bezala, zeharkaldia ia geldirik igaro behar izan zuen. Horrelako bidaietan, elefanteak kolikoen eta itsas-gaixotasunaren biktima izan ohi ziren. Animalietarik batzuk hil egin ziren.

Europara iritsirik, Bordelen, Fritzek elefantearen eguneroko bere oinetako zaintza egiteko ardura zuen zirkuko langilea hil egin zuen. Arriskutsua zela eta, Fritz beste bi elefanterekin kateatu zuten, neurri prebentibo gisa. 1902ko ekainean, zirkua Tours hirira iritsi zen 65 karroza baino gehiagorekin.

Elefantearen heriotza aldatu

1902ko ekainaren 11n, arratsaldeko emanaldiaren ostean, zirkuak agur esateko kalejira egin zuen Toursen hiriaren erdigunean zehar tren geltokiraino. Inguruko herrietatik ere hurbildu ziren ikusleak ikuskizuna ikustera. Nicolas Frumeaud plazan, Fritz bat-batean oldartu egin zen, eta kontrola-ezina bihurtu zen nonbait. Elefantea hiltzea erabaki zuen orduan zirkuko zuzendaritzak. Kate eta sokekin lotu eta lepoan soka bat jarri zioten. Zirkuko langileak elefantea itotzen hasi ziren soka txirrika batekin eta animaliaren agoniak hiru ordu iraun omen zuen. Zirkuko zuzendaritzak elefantearen gorpua Tours hiriari eman zion eta trenez jarraitu zuen bere bidea zirkuak.

Gorpua hondatze azkarretik babesteko, larrugile batek profesionalki zatikatu zuen Fritz. Hezurdura gutxi gorabehera garbitu ondoren, elefantearen larrua prestatu eta Nanteseko Anatole Sautot taxidermistak momifikatu eta larrua bete zuen. Fritz Loirako Historia Naturaleko Museoan erakutsi zuten lehen aldiz. Hezurdura museoko bigarren solairuan miretsi zitekeen. 1910ean, espazio mugak zirela eta, Fritz disekatua Tourseko Arte Ederretako Museoko ukuilu zaharretara eraman zuten, katedralaren ondoan.

1970eko hamarkadaren erdialderako elefante larrua oso egoera txarrean zegoen eta 1977an zaharberritu egin zuen Bernard Boisselier La Ville-aux-Dameseko taxidermistak. Harrezkero, lehengo ukuiluko eraikinean erakusten dute berriro, baina orain kristalezko kaiola batean.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Fritz (Elefant)» artikulutik itzulia izan da, 2020-06-23 data duen 201247515 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2020-06-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Michel Petit: L’odyssée de Fritz l’éléphant. In: Le Magazine de la Touraine, Nummer 17, 1986, S. 3–14.

Kanpo estekak aldatu