Frine (antzinako grezieraz: Φρύνη, Phrunê; Antzinako Grezia, c.K.a. 371n jaioa), greziar hetaira (gortesaua) izan zen.

Frine
Semiradzki - Phryne on the Poseidon's celebration in Eleusis (fragment).jpg
Bizitza
JaiotzaTespiasc.K.a. 371
HerrialdeaTebas
HeriotzaAntzinako Atenas, ? (60/61 urte)
Familia
AitaEpicles
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakhetera eta modeloa

BiografiaAldatu

Tespiasen (Beozia) jaio zen. Atenasko hetaira aberats ospetsuena izan zen. Praxitelesen maitalea izan zen; Afroditaren irudiak egiteko Frine izan omen zuen hark eredu.

Elezaharrak dioenez, Eleusiko misterioei laido egin ziela eta, auzitara eraman zuten; bere abokatuak, Hiperidesek, epaileen aurrean Frine biluztu zuen eta hori nahikoa izan zuen Frinek aske gelditzeko.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frine