Thomas Cole
Thomas Cole (Bolton le Moors, Lancashire, Ingalaterra, 1801ko otsailaren 1a -Catskill, New York, 1848ko otsailaren 11) Estatu Batuetako margolari ospetsua, Hudson Ibaiaren Eskola sortu zuen.
Thomas Cole | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bolton eta Bolton le Moors (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | New York eta Catskill, 1848ko otsailaren 11 (47 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta grabatzailea |
Lantokia(k) | Steubenville (Ohio) New York Filadelfia eta Pittsburgh |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Hudson Ibaiaren Eskola |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
![]() ![]() ![]() ![]() |
BiografiaAldatu
Haren ibilbide artistikoa xilografo bezala hasi zuen, Ingalaterran. 1819an gurasoekin Estatu Batuetara emigratu zuen eta irarle moduan jarraitu zuen lanean. 1823an Pennsylvaniako (Filadelfia) Arte Ederren Akademian ikasten hasi zuen. Orduan margotu zituen lehenengo paisaiak. Bizitza ateratzeko, bestetik, erretratuak egiten zituen. Bi urte geroago Catskill-era joan zen, New Yorkeko estatuan, Hudson ibaiaren ondoan. Bere paisaiak lasten ezagutzera eman ziren; haien erromantizismoa eta zentzu alegorioak ospetsuak egin ziren. Kritikari askoren ustez Cole Estatu Batuetako lehenengo paisaia-egile garrantzitsua izan zen. Bere gai nagusiak, Hudson ibaiarekin batera, New Hampshiren Mendi Zuriak eta Catskilleko mendiak ziren. Margolan horiek arrakasta handia izan zuten eta New Yorken erraz saldu ziren. Saltzeko lan horretan John Trumbull margolari ezagunaren laguntza izan zuen: behin haren lanak erakusleiho batean ikusi zituen eta laguneei gomendatu zituen.
1829tik 1832ra eta 1841tik 1842ra margolaria Europan zehar ibili zen. Orduan, margolari ingelesen eragina ezagutu zuen, batez ere Joseph Mallord William Turner eta John Martinenak. Florentzian denbora gehiago egon zen, Horatio Greenoughen etxean. Bidaia hau ondoren hasi zuen bere garaia alegorikoa, "Inperioaren ibilbidea" (1836, New York Historical Society) eta Bizitzaren bidaia, lau lanekin: haurtzaroa, gaztetasunam heldutasuna eta zahartzaroa (1840, Munson-William-Proctor Institute, Utica).
Lortu zuen ospeari esker bestea paisaia-egile amerikarrak erakarri zituen: Asher Brown Durand, Albert Bierstadt, Frederic Edwin Church, Jasper Francis Cropsey, e.a. Talde horri Hudson Ibaiaren Eskola deitzen zaio.
EstiloaAldatu
Claudio de Lorena izan zen bere erreferente nagusietariko bat. Cole 1825an New Yorken kokatu zen eta Hudson ibaiaren inguruak hasi zen margotzen. Haren helburua ez zen paisaia hutsa jasotzea: paisaia-margoak mezu moral bat zabaldu behar zuen, historia-margoek egiten zuten moduan. Paisaietatik at, gai biblikoak margotu zituen; horietan argiak balore sinboliko handia zuen, esaterako Edengo Lorategiaren kanporatzea (1828, Bostongo Arte Ederren Museoa).
IruditegiaAldatu
Azken Mohikanoaren eszena (1827), Wadsworth Atheneum
Kaaterskillgo ur-jauziak (1826), Wadsworth Atheneum, Hartford.
Erraldoiaren kopa (1833), Metropolitan Museum of Art, New York.
The Oxbow (1836), Metropolitan Museum of Art, New York
Gurutzea arratsean (1848), Thyssen-Bornemisza Museoa, Madril.
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo loturakAldatu
(Gaztelaniaz):Thomas Cole Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Cole |