Frantziako Bigarren Inperioaren estiloa
Frantziako Bigarren Inperioaren estiloa (frantsesez: Style Second Empire), baita ere Napoleón III.a estiloa, Frantziako Bigarren Inperioan[1] garatu zen arkitektura da. Napoleon III.aren agintaldia 1851ko abenduaren 2tik 1852ko azaroan hasita 1870 arte iraun zuen. Burgesiaren gustuko estiloa zen eta, ondorioz, zabalkunde handia izan zuen mundu osoan, XIX. mendeko bigarren erdialdean eta XX. mendearen hasieran.[2]
Jatorria
aldatuNapoleon enperadoreak gorte dotore batez inguraturik egoteko borondatea zuen. Lehen Inperioaren ponparekin lotzen saiatu zen, eta bere aginduekin frantziar industriaren garapena bultzatzen saiatu zen. Baina dekorazio-arteen bilakaerak gehiago zor dio Eugenia de Montijo enperatrizari enperadoreari baino. Iraganeko estiloek asko erakartzen zioten, batez ere Luis XVI.aren estiloak. Bere apartamentuetan leku garrantzitsua ematen zien altzariei, bereziki Maria Antonietakoak. Izan ere, ebanistek ez zuten beren inspirazioa estilo horretan bakarrik aurkitzen, beste guztietan baizik.
Bigarren Inperioaren estiloan ohikoa da dotorezia eta polikromia. Aberastasuna erakustea gustatzen zitzaien. Oropel eta distiraren artea da. Kopiaren egiazkotasunak ez zuen axola, ez baitzegoen imitazio huts eta sinplerik. Nabarmenena eta distiratsuena baino ez zen kontserbatzen.
Horixe izan zen neogotikotik sortu zen lehengoari zegokion kasua. Erdi Aroko ikuspegi erromantikoari zor zitzaion, historikotasun nahia erabat falta baitzen. Eugène Viollet-le-Duc zen gotikoaren berpiztearen eskola honen burua.
Ezaugarri nagusiak
aldatuBigarren Inperio estiloaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Eklektizismoa: estilo hau estilo askotan inspiratzen da, Antzinate klasikoko arkitekturetatik, greko-erromatarretatik batez ere, Antzinako Erregimenaren amaierakoetara (Neoklasizismoa), Errenazimendu italiar eta frantsesaren bidez.[3]
- Apaindurak oso landuak eta ugariegiak izaten dira, askotan erliebean.
- Luxua eta gogaikarritasunarekiko gustua.
- Errezelak erabiltzea.
- Aberastasuna erakustea helburua.
Arkitektura Frantzian
aldatuÓpera Garnier nolabait estilo honen gailur gisa uler daiteke. Eklektizismoan oinarrituta, Klasizismo garai desberdinen estiloak aurki daitezke Bigarren Inperioaren arkitekturan. Hona hemen adibide batzuk:
- Louvre jauregia (1852–57 urtetan egindako lanak), Paris; Louis Visconti eta Hector Lefuel, arkitektoak.
- Eliseo Zelaien hiribidea (1852–70), Paris. Hiribide horretan ikus daitezkeen eraikinak estilo honekin lotzen dira.
- Eliseo jauregia (1853–67ko berrikuntza), Paris; Joseph-Eugène Lacroix, arkitektoa.
- Pikardiako Museoa (1855–67), Amiens.
- Opéra Garnier (1861-1875), Paris.
Estiloa munduan
aldatuFrantzian jaioa, estilo hau Europako beste herrialde batzuetan garatu zen ere bai, batzutan beste izen batzuekin. Antzekoa da, adibidez, Erresuma Batuko eta bertako kolonietako estilo viktoriarrarena. Kanadan estilo horren adibide adierazgarria Quebeceko Parlamentuaren eraikina da. Estatu Batuetako estatubatuarrentzat, "Bigarren Inperioa" terminoak 1880ko hamarkadan jaiotako estilo pareko bati egiten dio erreferentzia, zeinari dagozkion Maltimoreko eta Filadelfiako udaletxeen eraikinak.[4]
Arkitektura Euskal Herrian
aldatu- Hôtel du Palais (1854), Biarritz.
- Gipuzkoako foru jauregia Donostian. Hiri horretan oraindik eraikin ugarik erakusten dute estilo hori nahiz eta azken urteetan asko bota edo birmoldatuak izan.[5]
- Aiete jauregia, Donostian.
- Carlton hotela, Bilbon.
- Abaroa Jauregia, Lekeition.
- Olabarri jauregia, Bilbon.
Altzariak
aldatu-
Crapaud
-
Confident
Erreferentziak
aldatu- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ https://www.hisour.com/es/second-empire-architecture-29670/
- ↑ https://www.decoora.com/eu/pautas-para-reconocer-antiguedades-y-el-estilo-antiguo/
- ↑ https://wikioes.icu/wiki/Second_Empire_architecture_in_the_United_States_and_Canada[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://irutxulo.hitza.eus/2022/02/25/donostia-le-petit-paris/
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Frantziako Bigarren Inperioaren estiloa.