Frantzia-Ukraina harremanak

Frantzia eta Ukrainaren arteko harremanak Europako bi estaturen arteko nazioarteko harremanak dira, Frantziako Errepublika eta Ukrainako Errepublikarenak hin zuzen. Bi enbaxadek egituratzen dituzte, Frantziako enbaxada Ukrainan eta Ukrainako enbaxada Frantzian.

Frantzia-Ukraina harremanak
Irudia

Misio diplomatikoa
Nork ordezkatua

Motaaldebiko harreman

Historia aldatu

Bi Estatuen arteko benetako komunikazioaren lehen zantzuak XI. mendearen erdialdean data ditzakegu, eta, zehatzago, 1048an, Frantziako ordezkaritza diplomatiko bat Kievera bidali zutenean Yaroslav le Sage-ren alaba zen Kieveko Ana eta Frantziako Henrike I.aren, garaian Frantziako errege eta Hugo Kapetoren biloba, balizko ezkontzaz galde egiteko[1]. 1051ko maiatzaren 19an ospatutako ezkontzak lau seme-alaba izan zituen, tartean Filipe I.a, etorkizunean errege izango zena.

Gerora, harreman gutxi ikusi ziren bi eskualdeen artean. Hala ere, ezaguna da Bohdan Khmelnytsky buruzagi militarra 1645eko apirilean Fontainebleaura etorri zela eta De Brégy kondearekin, garai hartan Polonian enbaxadorearekin, izan zela Varsovian eta Frantziako armadan soldadu kosakoen izena emateko aukeraz eztabaidatu zutela[2]. Hala, Ukrainako 2.000 kosako baino gehiago izango ziren Dunkerqueko setioan, 1646an, Condé Handiaren armadan parte hartu zutenak. Ukrainako lurraldea orduan (XVIII. mendetik 1917ra eta gero 1920tik 1991ra) austriar eta errusiarren mendean egon zen, eta horrek beste Estatuekin harreman zuzena edukitzea eragotzi zuen. Hala ere, 1918ko abenduan, Odessako portuan tropa frantsesak lehorreratu zirela gogoratu behar dugu, Armada Zuriei boltxebikeen aurkako erresistentzian lagundu asmoz. Harremanak ez ziren benetan berrekin 1991ko abendura arte, batez ere, 1992ko ekainean ulermen eta lankidetza ituna sinatu arte[3], herrialdearen independentzia lortu eta urtebetera.

Politika aldatu

1992an Frantziak Ukrainan duen enbaxada irekitzeak (Frantziaren kontsulatu nagusi ohia Kieven zegoen tokian) eta baita Ukrainak Frantzian duen enbaxadarena (Paris) ere, bi herrialdeen arteko aldebiko harremanen hasiera markatzen dute. Roland Dumasek, orduan Kanpo Arazoetarako ministroak, Ukrainako Independentzia Akta sinatu, eta, 1992ko urtarrilean, errepublika gaztea bisitatu zuen[4], Leonid Kravtchouk, Ukrainako lehen presidentea, Frantziara bidaiatu zuen urte berean. Dena den, kontuan izan behar da François Mitterrand, orduan Frantziako Errepublikako presidenteak, ez zuela bisita ofizialik egin herrialdera, bere parekide ukrainarrak ez bezala.

Beste bilera batzuk ere egin izan dira, bisita ofizialak edo lan-bisitak, batzuetan nazioarteko hainbat biltzarren esparruan. Hala nola 1998ko irailaren 2tik 4ra Jacques Chirac-en bisita zein Viktor Janukovitxen 2010eko urrian izan zena, biak euren herrialdeetako presidenteak[5].

Frantzian, 2004ko azarotik 2005eko urtarrilera Ukrainan gertatutako Iraultza Laranjari lotutako gertakariak gertutik jarraitu ziren, eta bi herrialdeen arteko harremanak berpiztea ekarri zuten. Izan ere, Frantziak 2004ko Ukrainako presidentetzarako hauteskundeen jokabidearen salaketaren inguruan zenbait erreserba adierazi bazituen ere, Jacques Chirac presidenteak, hala ere, 2004ko azaroaren 26an (hau da, bigarren itzulitik bost egunera) onartu zuen iruzurra edo, gutxienez, gardentasun falta izan zela[6]. Michel Barnier, orduan Frantziako Atzerri ministroa, bere mailako lehen politikaria izan zen Ukrainara bisita egin zuena (2004ko otsailaren 5a), Iraultza Laranjaren ostean, Ukrainako presidente berriarekin (Viktor Iouchtchenko), lehen ministroarekin (Ioulia Tymochenko) eta Ukrainako Atzerri ministroarekin (Borys Tarasyuk) egonez[7].

Gainera, azken urteotan, badirudi Frantziak oso harrera ona izan duela Ukraina Europar Batasunean balizko sartze bati dagokionez eta Parisen egin zen 2008ko Ukraina eta Europar Batasuna goi bilerak frogatu zuenez. Gainera, Frantziaren jarrera hori izango da, gero eta ukrainarragoa dena, Yulia Timoxenko herrialdera etortzera bultzatuko zuena bere lehen bisita ofizialerako, 2005eko ekainaren 12tik 14ra[8].

Merkataritza aldatu

2011n, Frantzia izan zen Ukrainako atzerriko zazpigarren inbertitzailerik handiena, 2.000 milioi dolar baino gehiago inbertitu zituen, eta herrialdean 300 enpresa frantses baino gehiago ezarri baitzituzten[9].

Frantziako esportazioak Ukrainara 2012an, 1.058 milioi eurotan baloratu ziren. Urte berean, Ukrainako esportazioak Frantziara 539 milioi eurokoak izan ziren[10].

1994. urtean, Ukrainako Frantses enpresaburuen Elkartea (CCIFU) sortu zen Frantses-Ukrainako Merkataritza eta Industria Ganbera izenpean eta, gainera, Frantziako enpresen ordezkaritza eta defentsa bermatzen du Ukrainan, eta bi herrialdeen arteko merkataritza garatzen saiatzen da[11].

Frankofonia, hezkuntza eta kultura aldatu

Gutxi finkatuta egon arren, Ukrainako sare frantsesak egitura garrantzitsuak ditu. Izan ere, Ukrainako Frantziako Institutuaz eta Kieveko Frantziako Eskolaz gain, hainbat dokumentazio eta prestakuntza zentro daude, baita Alliance Françaises ugari ere[12]. Ukrainako Arte eta Kultura Ministerioarekin elkarlanean, Frantziako Enbaxadak ekitaldi ugari antolatzen ditu Frantziako sorkuntza artistikoak sustatze asmoz. Laburbilduz, Frantziako Udaberria, 2013an hamar urte bete zituena, aipa dezakegu erakusketen, esku-hartze eta Frantziako filmen emanaldien bultzatzaile[13].

Gainera, Frantziako hainbat eskola eta unibertsitatek beka programak eskaintzen dizkiete ukrainar ikasleei, Frantzian ikasten jarraitzeko aukera izan dezaten. Campus France Ukrainek, beraz, hezkuntzaren gaiari buruzko hainbat erakusketatan parte hartzen du aldizka, ukrainar gazteak Frantziara iristea errazteko[14]. Fédération Échanges France Ukraine, hamabost bat elkarte biltzen dituena, 1992an sortu zen ukrainar gazte ahulenei laguntzeko (horietako batzuk egonaldi labur baterako Frantziara ekartzeko aukerarekin), prestakuntza osagarria eskaintzeko (batez ere, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien arloan) eta hizkuntza egonaldirako Frantzian[15].

Kirola aldatu

Frantzia eta Ukraina futbolean aurrez aurre izan ziren 2014ko FIFA Munduko Kopako kanporaketan, estuenetakoa izan zena. Ukrainak lehen partida erraz irabazi zuen bitartean (2-0), Frantziak balentria egin zuen etxean joera irauliz eta hiru gol sartuz (3-0), eta horrela munduko txapelketarako sailkatu zen.

Holodomorren memoria Frantzian aldatu

Frantziako Ukrainako komunitateak 1933ko Holodomor izenez ezagutzen den gosete handia aitortzeko lan egiten du. Ekitaldi zibil ugari antolatu ditu, batez ere Garaipen Arkuan. Gertaera hauek bizi izan zituzten pertsonen testigantzekin bultzatzen ditu oroitzapen hauek. Baina frantziar biztanleriak gaizki ulertzen du Simon Petliouraren elkartzea oroitzapen horiekin, azken hau, Ukrainako heroi nazionala, zuzen edo gaizki, juduen aurkako hainbat pogromekin lotuta baitago. Era berean, Ukrainako komunitatea, oroitzapenak espazio zibil batean antolatu beharrean, espazio erlijiosoa hobesten hasi zen, Parisko katedrala edo Lourdesko santutegi marianoa adibidez. Erlijio-espazioa are estimatuagoa da, 1926an Simon Petlioura Frantzian erail baitzuten eta Karitateko Ospitalean hil baitzen, eta haren aldekoak ospitaleko kaperan haren alde otoitz eginez, kapera gero Ukrainako eliza greko-katolikoaren egoitza eta katedral bihurtu zen, horrela, elizak, bere lurretan, martiri bat aldarrikatu dezake. Frantziako justiziak Petliouraren hiltzailea absolbitu egin zuen, ukrainarren ulergaitzaren gailurra jarriz eta, oroimen gune gisa, leku erlijiosoen aukeraketa bultzatuz. Lekukoek oroitzapenetan izan duten garrantzia ere onartzen du erlijio-esparruak: ez dago tragediaren aitorpen formalik, garaiko agintari sobietarrek gertakaria ezkutatu nahi izan baitute. Testigantza eta gertakariei dagokienez, Eliza Katolikoak oroimena biziago bizitzeko aukera ematen du: katolikoentzat heriotza trantsizio bat baino ez da, eta, ekitaldian, hildakoekin hitz egitea posible da, tragediaren biktimekin bezala, Frantziako testuinguru laiko batean, jakina, ezinezkoa den zerbait[16]

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Anne de kiev et Raoul de Crépy : un amour courtois» www.histoire-pour-tous.fr (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  2. «Le chef ukrainien Khmelnytskyi se rend à» www.kronobase.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  3. (Frantsesez) étrangères, Ministère de l'Europe et des Affaires. «France Diplomatie» France Diplomatie - Ministère de l'Europe et des Affaires étrangères (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  4. Pour Roland Dumas, l'aspiration du peuple ukrainien à rentrer dans l'Europe doit primer » [Artxibatua], ''Le Nouvel Observateur''-en, 2013 (2014-03-07an begiratua).
  5. « Les relations politiques entre l'Ukraine et la France » [Artxibatua], Ambassade de France en Ukraine-n (2014-03-06an begiratua).
  6. (Frantsesez) Guillemoles, Alain. Même la neige était orange : la révolution ukrainienne : essai, Paris,. Petits matins, 75 or. ISBN 2-915879-02-8..
  7. (Frantsesez) Les conséquences de la « révolution Orange » sur la politique exterieure de l’Ukraine. 2006-04-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  8. « Mme Timochenko en France » [Artxibatua], Bienvenue en Ukraine-n, 2005 (2014-03-05ean begiratua).
  9. (Frantsesez) Echos, Les. (2012-02-01). «Les enjeux et les perspectives de la coopération entre l’Ukraine et la France» lesechos.fr (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  10. (Frantsesez) étrangères, Ministère de l'Europe et des Affaires. «Présentation de l'Ukraine» France Diplomatie - Ministère de l'Europe et des Affaires étrangères (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  11. « Presentation » [Artxibatua], CCIFU-ren webgunean (2014-03-08an begiratua).
  12. «Projet de loi autorisant l'approbation d'un accord, relatif à la coopération policière, entre la France et l'Ukraine» www.senat.fr (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  13. (Frantsesez) «Le Printemps français» Un site utilisant WordPress (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  14. «La France en Ukraine» ua.ambafrance.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  15. «FEFU - Portrait» www.fefu.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  16. Valérie Kozlowski, « Victimes ou bourreaux ? », Terrain (revue), no 51,‎ 2008 iraila (lire en ligne [Artxibatua]).

Kanpo estekak aldatu