Franko erripuariarrek edo Rhineko frankoek[1] (latinez: Ripuarii) VI. mendeko iturrietan aipatzen den frankoen bi talde nagusienetariko bat osatzen zuten. Erripuariarrak Rhinen bizi ziren, egungo iparraldeko Alemanian, eta boterea lortu ahala, ibaia zeharkatu zuten. Beste taldekoak Salii, edo "franko saliarrak", izan ziren, egungo Herbehereetan eta Belgikan bizi zirenak.

Erromatar Kolonia, franko erripuariarren hiri nagusia

Erripuariar eta saliarren arteko banaketa Erromatar Inperioaren amaieran gertatu omen zen baina, agirietan agertu zenerako, jada merovingiarrek konkistatuta zeuden. Hala ere, gutxienez, VII. mendera arte bere izaera mantendu zuten eta baita Lex Ripuaria izeneko bilduman gordetako bere lege tradizionalak ere.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 9 or..
  2. Rivers, Theodore John. (1986). Laws of the Salian and Ripuarian Franks. New York: AMS Press.

Kanpo estekak aldatu