Ireki menu nagusia
Toxandria, franko salioek lortu zuten eremua.

Franko saliar[1] (latinez: Salii) Germaniako mendebalean, IJssel ibaiaren arroan (egungo Holanda) bizi zen tribu franko bateko kideen izena da. Saliarrek gogotik parte hartu zuten Galiaren konkistan (V. mendea).[2]

Saliarrek epeka-epeka franko izena bereganatu zuten eta VII. mendetik aurrera jatorrizko izendapena galdu zuten, franko par excellence bilakaturik.[3] Kolonian 630. urte inguruan sorturiko Lex Ripuariak gero Lex Salica edo Lege Salikoa sortu zuen. Era berean, Galia konkistatu zuten merovingiar erregeek arbaso salioak zituzten.

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia (2015-1-30) 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak 9 or. .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3.   Blok, D.P. (1979) De Franken in Nederland Bussum 17 or. ISBN 90-228-3739-4 .


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.