Ireki menu nagusia

Francis Meadow Sutcliffe

Francis Meadow "Frank" Sutcliffe (Headingley, 1853ko urriaren 6 - Aislaby, Scarborough, 1941eko maiatzaren 31) Ingalaterrako argazkilari erretratugile ospetsua izan zen. Bere lanetan Whitbyko bizitza jaso zuen, batez ere portu ingurukoa.[1]

Francis Meadow Sutcliffe
Francis Meadow Sutcliffe.jpg
Bizitza
Jaiotza Bridlington Itzuli1853ko urriaren 6a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Whitby Itzuli1941eko maiatzaren 31 (87 urte)
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria
Kidetza The Linked Ring Itzuli
Genero artistikoa erretratua

BiografiaAldatu

Aita Thomas Sutcliffe margolaria zen. Francisek lehen ikasketak bukatu zituenean margolaritza baztertu zuen eta buru belarri argazkilaritzan munduan murgildu zen. Haren espezialitatea erretratuak izan ziren. Hasieran Royal Tunbridge Wellsen hasi zen lanean; ondoren Whitbyra joan zen. Whitbyn ezkondu zen eta ondoan zegoen herrira joan zen bizitzera, Sleightsera alegia. Bikoteak semea eta hiru alaba izan zituen.

The Linked Ring taldearen sortzailetariko bat izan zen. 1863an Dudley Galerian The Linked Ring taldeak The Photographic Salon erakusketa antolatu zuen. Han, Meadowk Whitbyko portuan egindako argazkiak kritikaren harrera oso ona ezagutu zuten.

Royal Photographic Societyren partaidea izan zen eta Francis Frithrekin lan egin zuen. Argazkilaritzari buruzko zutabea Yorkshire Weekly Posten idatzi zuen; zutabearen izenburua Photography Notes zen. Amateur Photography aldizkarian ere idatzi zuen.[2]

IdeiakAldatu

Francis Meadowk argazkilaritza arte bat zela beti defenditu zuen. Argazkilaritzan Peter Henry Emersonen eta haren argazkilaritza naturalistaren jarraitzailea bezala azaldu zen.[3] Beste eragin zuzena Frantziako margolaritza errealistarena izan zen. Bere argazki ezagunetariko bat Water Rats (Ur-arratoiak) izan zen. Bertan gazte biluzi batzuk agertzen ziren eta margolaritzaren teknikak erabili zituen. Zoritxarrez azken argazki horrek polemika eragin zuen eta herriko apaiz batek argazkilaria eskumikatu zuen.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Hiley, Michael (1979). Frank Meadow Sutcliffe. Oxford: Phaidon Press. ISBN 0-89381-041-X.
  2. Barton, Pauline (2008). Hannavy, John (ed.). Encyclopedia of nineteenth-century photography. I.liburuki, A-I, index. Londres: Routledge. ISBN 0-415-97235-3.
  3. Gernsheim, H.; Gernsheim, A. (1965). A concise history of photography. Londres: Thames and Hudson. 171, 182 or. OCLC 425560.

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Meadow Sutcliffe