Frances Hodgson Burnett

Frances Hodgson Burnett (Cheetham, Manchester; 1849ko azaroaren 24a - Plandome Manor, New York, 1924ko urriaren 29a) britainiar idazle eta antzerkilaria izan zen. 1905ean Ameriketako Estatu Batuetan nazionalizatu zen. Haur eta gazte literaturako hiru eleberrirengatik da bereziki famatua, Little Lord Fauntleroy (1885–1886), A Little Princess (1905), eta The Secret Garden (1911), hainbat film adaptazio izan dituena.

Frances Hodgson Burnett

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakfransisca patiño
JaiotzaManchester1849ko azaroaren 24a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak  (1905 -
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaPlandome Manor, New York eta Long Island1924ko urriaren 29a (74 urte)
Hobiratze lekuaRoslyn Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Swan Moses Burnett (en) Itzuli  (1873ko iraila -  1898)
Stephen Townesend (en) Itzuli  (1900eko otsaila -  1902)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdramagilea, idazlea, haur literaturaren idazlea, eleberrigilea, ipuingilea eta antzerkigilea
Lan nabarmenak
KidetzaLiterary Society of Washington (en) Itzuli
Izengoitia(k)Stephen Townesend
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChristian Science (en) Itzuli

IMDB: nm0122364 Allocine: 72920 Allmovie: p216806 IBDB: 5557
Musicbrainz: be425d3b-857b-4820-8a7b-948d2f9c1752 Discogs: 2027762 Find a Grave: 2498 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Bere aitaren heriotzak familia hondamendira eraman zuen, eta, beraz, 1865ean Ameriketako Estatu Batuetara emigratu behar izan zuten. Garai hartan, Frances olerki eta kontakizun laburrak idazten hasi zen. Hogeita hiru urterekin, P. Burnett doktorearekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituen. 1877an bere lehen eleberria agertu zen, That Lass O'Lowrie' s, baina arrakasta ez zitzaion Little Lord Fauntleroy (1885) argitaratu zen arte iritsi, ondoren A Little Princess (1905) (urte berean estatubatuar nazionalizatu zen) eta The Secret Garden (1910) lanekin sendotuz, haurrentzako trilogia osatzen dutenak. 1901etik aurrera, dibortziatu eta Stephen Townsend doktorearekin ezkondu zen. Bermudetan eta Long Islanden bizi izan zen, bi aldiz dibortziatu ondoren. Gainera, bere seme nagusia galdu ondoren, lorezaintza, teosofia eta espiritismoan aritu zen, 1924an hil zen arte.

Kanpo estekak

aldatu