Fougèresko gaztelua
Fougèresko gaztelua (bretainieraz: Kastell Felger, frantsesez: Château de Fougères) Bretainiako Fougères hirian dagoen gaztelu bat da. Europako gaztelu handienetakoa da. 1862an Frantziako monumentu historiko izendatu zuten.
Fougèresko gaztelua | |
---|---|
Château de Fougères | |
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone |
Eskualdea | Bretainia |
Departamendua | Ille eta Vilaine |
Barruti | Fougèreseko barrutia |
Kantonamendu | canton of Fougères-Nord |
Frantziako udalerri | Fougères |
Koordenatuak | 48°21′13″N 1°12′34″W / 48.3536°N 1.209444°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Jabea | Raoul II of Fougeres (en) Q87072098 |
Arkitektura | |
Estiloa | Erdi Aroko arkitektura |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00090557 |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuFougèresko gaztelua X mendean aipatzen da lehen aldiz, Amboiseko Etxeak eraiki zuena. Nançon ibaiaren gainean harkaitz batean estrategikoki kokaturiko egurrezko gotorleku txiki bat baino ez zen.
Bretainiako mugan egonik 1166an Henrike II.a Ingalaterrakoak erasotu eta gotorlekua suntsitu zuen. Raul II.a Bretainiakoak orduan gaztelu handi bat eraiki zuen. Raul II.ak bere astoak ekarri zituen etagaur egun oraindik astoak ikus daitezke gaztelu barneko zelaietan.
1449an Ehun Urteetako Gerran mertzenario ingeles batek eskuratu zuen sorpresaz gaztelua. 1488an setio baten ondoren berreskuratu zuten frantsesek. Bretainiak eta Frantziak bat egiterakoan bere garrantzia militarra galdu egin zuen.
1820 urtean Pommeureul familiak erosi zuen eta 1892an udaletxeari saldu zion.
Arkitektura
aldatu400 urtetan zehar eraikitzen joan denez arkitektura militarraren estilo ugari jaso ditu. Hasierako dorreak errektangularrak ziren, ondoren zilindrikoak egin zituzten eta azkenik ferra itxurakoak. Guztira hamairu dorre ditu gazteluak, aipagarrienak honako hauek dira:
- Haya-Saint-Hilaire (XII mendea)
- Melusine (XIV mendea)
- Raoul (XV mendea)
- Amboise (XV mendea)
Harresiak granitoz eta eskistoz eginak daude eta oso ondo kontserbatu dira. Jauntxoaren etxea hondarretan aurkitzen da baina dorreek zutik diraute.
Iruditegia
aldatu-
Gazteluaren harresi eta dorreak.
-
Barnealdea.
-
Haya-Saint-Hilaire dorre errektangularra.
-
Melusine dorrea.
-
Raoulen dorrea.
-
Jauntxoaren etxearen hondarrak.
-
Errota.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Webgune ofiziala