Fotoeleberri edo fotohistoria argazkien bidezko egindako narrazioa da. Argazkiak komikien biñetak parekoak dira, nolabait esateko. Elkarrizketak argazkietan idatziak agertzen ziren. Genero hau oraindik orain Italian eta Latinoamerikan oso ezaguna da. Euskal Herrian frankismo garaian ere arrakasta izan zuen. Gehien batean emakumeei zuzendutako generoa izan da. Edukien aldetik, ohikoenak argumentu sentimentalak izan dira nahiz eta poliziakoak eta umorezkoak izan ere bai. Askotan elementu erotikoak erakusten ditu.

Fotoeleberri baten argazki bat.

Ezaugarriak aldatu

Fotoeleberriak komikiarekin eta zinemarekin lotura estuak ditu. Komikiarekin hasteko, egitura aldetik, antzekotasun handia du: narrazioa biñeten bidez antolatzen da, elkarrizketak bunbuiloen barruan agertzen dira, narratzailearen ahotsa ere idatzia agertzen da... Zineman antzeko, bestetik, narrazio dinamikoagoak egiteko asmoz, plano desberdinak erabiltzen dira, ikuspuntuak, e.a. Zineman eta komikian bezala, fotoeleberrian aurretik gidoi bat prestatzen da. Gidoia irudietan, elkarrizketetan eta off-eko ahotsak azaldutako informazioetan oinarritzen da. Halaber, argazkietan agertzen diren pertsonaiak aktoreak dira. Batzutan argazkiekin batera marrazkiak ere agertzen dira.

Fotoeleberri ezagunenak aldatu

  • Argentinan: Cinemisterio, 1950. hamarkadan.
  • Italia: Killing, 1960. hamarkadan.
  • Espainian: Papunovela, El Papus aldizkari satirikoak plazaratuta.
  • Katalunian: Oriflama, 1969. urtean.[1]
  • Erresuma Batuan: Eagle, 1980. hamarkadan. Zientzia fikzio generko lanak ziren.
  • Euskal Herrian: Esperientzia batzuk egin izan dira. Esaterako 2012an EITBk emakume etorkinei egiten zaizkien tratu txarren aurkako fotoeleberria plazaratu zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu