Bineta

komikietako irudi bakartua
Biñeta» orritik birbideratua)

Bineta bat komunikazio helburu duen irudi bat da. Liburu, egunkari, aldizkari eta kidekoetan, hasieran edo kapitulu amaieretan, jartzen den irudi apaingarria izan daiteke, edo komikietako edozein irudi, bere bakardadean hartuta.

1895eko egunkari batean argitaraturiko zortzi bineta.
Manga estiloko binetak. Bineta handia ezkerretara, testua eta guzti, eta 3 bineta txikiagoak eskuinera, batzuk testurik gabe.

Bineta liburu edo kideko argitalpen batean ezartzen den irudia da, askotan lauki baten barruan sarturik agertzen dena, eta batzuetan testua ere izaten duena.