Forfait arruntki kirol abonuei erreferentzia egiten dien hitz frantses bat da, batez ere eskikoari, baina baita beste ikuskizun batzuetakoei ere, opera kasu, hitz honi eski abonu zentzua ematen zaion arren.

Ibercaja Aramon Club txartel gorria
Zerrenda magnetikodun forfait baten irudia

Forfait mota asko dago, orokorrean euren iraupen edo baliozkotasunagatik sailkatuak. Egunerokoak, jarraikako hiru egunekoak, aste osokoak, ez jarraikako hamar egunekoak, hogei egunekoak, hogeitabost egunekoak edo denboraldikoak, eski estazio bakoitzaren arabera.

Estazio bakoitzean erabilera ezberdina da. Estazioren batzuk, Aragoiko Aramon Formigal kasu, sakelean eramaten diren txartel batzuk erabiltzen dituzte, eta, tornu batetatik igarotzean, txartel irakurleak detektatu egiten ditu eta igarotzea baimentzen du. Candanchú bezalako beste batzuk zerrenda magnetikodun txartel batzuk erabiltzen dituzte eguneko abonuetarako, irakurle batean sartu behar direnak, honek tornu bat irekiko duelarik. Egun bat baino gehiagoko abonuetarako beste txartel batzuk erabiltzen dira, txip magnetikodunak, makinara hurbiltzerakoan igarotzea baimentzen duena.

Abonu hauek estazio bakar baterako edo zenbaitetarako izan daitezke, euren artean dauden akordioen arabera. Kasu horretan, abonu bakar batekin estazio batetik beste batera joan daiteke, fisikoki elkarlotuta egon ala ez. Hau da Candanchúko abonuaren kasua, gaur egun Sierra Nevadan ere erabil daitekeena, eta bi estazioen artean 900 kilometro baino geiago daude. Era berean, Aramon taldeko estazioentzako abonuak Aramon Formigal, Aramon Panticosa, Aramon Cerler, Aramon Javalambre eta Aramon Valdelinareseko estazioetan eskiatzea ahalbidetzen du.

RFID teknologiaren erabilerak forfaitentzat informazioa denbora errealean ematen duten informazio sistemekin lagunduta joan behar du.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu