Aramón Cerler

Aramon Cerler» orritik birbideratua)

Aramón Cerler eski estazioa Aragoiko Pirinioetako Benasque udalerriko Cerler herrian dago.

Aramón Cerler
KokapenaAragoiko Pirinioak
Herrialdea Espainia
Informazioa
Kota altuena2.630
Alpinoa1,13 (km)
Nordikoa76 (km)
Guztira77,13 (km)
Eski-pistak
Urdinak16
Gorriak24
Beltzak14
Igogailuak
Teleaulkiak9
Teleskiak4
Zinta garraiatzaileak24.920
Elur artifiziala
Azalera35
Harremanetarako
Posta elektronikoainfo@cerler.com
Telefonoa974 551 012
Faxa974 551 111

Deskribapena aldatu

Cerler, Aragoiko Pirinioetako alpetar eski estaziorik garaiena da. Benasqueko haranaren bihotzean bertan dago, pinudiz eta 3000 metrotik gorako 60 mendiz inguratua, horien artean Pirinioetako mendirik garaiena den Aneto

Mendikate guztiko goitiera eskiagarririk handienetako bat du, oinean dituen 1500 metroetatik hasi eta Pico Gallinerok dituen 2700 metroetaraino. Estazioaren zatirik gehiena 1900 eta 2700 metroko altuera artean dago.

Elurtea aldatu

Cerler Pirinioen hegoalde zatiko eski estaziorik hoberenetako bat da. Nabarmen da nagusi elurte naturaletan hego-mendebaldeko denboraleekin. Aldiz, iparraldekoak ez zaizkio iristen, eta hauek behar bezain indartsuak direnean, hainbeste haizerekin datoz estazioak ia ez duela bere pisten egoera hobetzerik lortzen. Haize horiek ohi epelak izaten dira, eta gehiago ematen dira udazkenean eta udaberrian, eta, beraz, estazioaren altuera funtsezko faktorea da elurra biltzerakoan.

Zerbitzuak aldatu

Eski estazio ororen zerbitzuak eskaintzen ditu: Erremonteak, erizaindegia, eski eskola, material alokairua, jatetxeak, etab... Udan ere eskaintzen ditu zerbitzuak, bizikletan jaitsiera kasu.

Kanpo estekak aldatu