Fonsecako pazoa, Fonsecako jauregia, Fonsecako ikastetxea edo Santiago Alfeoko ikastetxea, Santiago de Compostelako Unibertsitatearen eraikina da. XVI. mendean eraikia izan zen. Eraikinak Joan Alabaren aztarnak erakusten ditu. Alonso de Covarrubiasek lanak zuzendu zituen. 1522tik 1544ra Alonso de Guntín eta Jácome García lanekin jarraitu zuten. Fatxada, ordea, berriagoa da: 1688an Diego de Romayk amaitu zuen.

Fonsecako pazoa
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Way of Saint James in the province of A Coruña Way of Saint James in the province of A Coruña
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaSantiago de Compostela
Koordenatuak42°52′46″N 8°32′43″W / 42.8794°N 8.5453°W / 42.8794; -8.5453
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1522
JabeaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Arkitektura
ArkitektoaJoan Alaba
EstiloaSpanish Renaissance architecture (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-928
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

XVI. mendean Alonso de Fonseca y Ulloa artzapezpikuak studia edo ikasketa guztiak eraikin bakar batean bildu zituen. Horretarako bere familiaren pazoa erabili izan zuen. Eraikinak Joan Alabaren aztarnak erakusten ditu. Alonso de Covarrubiasek lanak zuzendu zituen. 1522tik 1544ra Alonso de Guntín eta Jácome García lanekin jarraitu zuten. Fatxada, ordea, berriagoa da: 1688an Diego de Romayk amaitu zuen.

1931an Espainiako Gobernuak Kultura ondasuna izendatu zuen. 2015ean, bestetik, Unescok Donejakue bidea zabaltzea onartu zuen, barruan Fonsecako pazoa onartuz.[1]

Eraikinaren erabilerak aldatu

  Historian zehar pazo honek erabilera desberdinak ezagutu ditu:

Eraikina aldatu

Fatxadak bi gorputz erakusten ditu, plateresko estilokoak. 1688an Diego de Romayk egin zuen. Bertan Fonsecatarren harmarria eta Elizaren Doktoreak ikus daitezke. Fatxadan ere dragoi enigmatiko batzuk ikus daitezke; haien esanahia azaltzeko teoria asko erabili izan dira, tartean, Maien zibilizazioan inspiratuta daudela.

Atariaren bitartez gurutze ganga duen atarte bat ikus daiteke. Ezkerrean mudejar sabai kaseitoduna dago, lehen errefektorio bezala erabiltzen zena, eta kapera gotikoa, Diego de Romayren lana hau ere, egun erakusketa aretoa bezala erabiltzen dena.

Patio klaustro plateresko batez inguratuta dago. Klaustroren egilea Gil de Hontañón izan zen.

Kanpo loturak aldatu

  • (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
  • Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fonsecako pazoa
    1. http://whc.unesco.org/es/list/669/documents/