Flavien zubia (frantsesez: Pont Flavien) antzinako Erromako zubia da. Marseilla eta Arles lotzen zuen erromatar galtzadan zegoen, Via Aureliaren luzapen batean. Touloubre ibaiaren gainean dago, Saint-Chamas herriaren sarreran, Rodanoren Ahoak departamenduan. Izena bere eraikitzailearena da, Claudius Donnius Flavos. 1840ko Monumentu Historikoen zerrendan agertu zen. I. mendean eraiki zen.[1]

Flavien zubia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Proventza-Alpeak-Kosta Urdina
DepartamenduaRodanoren Ahoak
Frantziako udalerriSaint-Chamas
Koordenatuak43°32′29″N 5°02′35″E / 43.5414°N 5.0431°E / 43.5414; 5.0431
Map
Arkitektura
Materiala(k)harria
Dimentsioak25,4 (luzera) m
Gurutzatzen duTouloubre (en) Itzuli
Eramaten duVia Julia Augusta
Zubibegiak1
Ondarea
Mérimée IDPA00081426

Deskribapena

aldatu

Bidaiariek bi arku monumentalen azpitik igaro behar zuten, bat ibaiaren ertz bakoitzean. Friso eta arkitrabeetan bertako latinez idatzitako idazkun bera irakur daiteke:

C. DONNIVS. C. F. FLAVOS FLAMEN. ROMAE ET.
AVGVSTI. TESTAMENTO. FIEREI. IVSSIT. ARBITRATV.
C DONNEI, VENAE. ET. C. ATTEI. RVFEI.

Latinez:

L(UCIUS) DONNIUS C(AI) F(ILIUS) FLAVOS(!) FLAMEN ROMAE / ET AUGUSTI TESTAMENTO FIEREI(!) IUSSIT / ARBITRATU C(AI) DONNEI(!) VENAE ET C(AI) ATTEI(!) RUFEI(!) L(UCIUS) DONNIUS C(AI) F(ILIUS) FLAVOS(!) FLAMEN ROMAE ET AUGUSTI / TESTAMENTO FIEREI(!) IUSSIT ARBITRATU / C(AI) DONNEI(!) VENAE ET C(AI) ATTEI(!) RUFEI(!).[2]

Euskaraz: Claudius Donnius Flavus, Claudiusen semea, Erromako eta Augusturen flamena , bere testamentuan, C. Donnius Vena eta C. Attius Rufus-en zuzendaritzapean, zubi hau eta bere arkuak eraikitzea agindu du.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu