Gondolin
Gondolin (quenyazko Ondolinde hitzetik, "harrizko kantua" esan nahi duena, eta sindarinezko Gond-dolen hitzetik datorrena eta "harkaitz ezkutua" esan nahi duena) Erdialdeko Lurraldean girotuta dauden Tolkienen istorioetan agertzen den fikziozko hiri bat da. Eguzkiaren Lehen Aroko elfo noldorren hiri sekretu bat izan zen, Turgonek Inguruko Mendietan sortua, Beleriand iparraldean.
Gondolingo zazpi ateak Zurezkoa, Harrizkoa, Brontzezkoa, Burni forjatuzkoa, Zilarrezkoa, Urrezkoa eta Altzairuzko Ate Handia ziren. Bakoitzak bere kapitain eta guardia propioa zituen.
Historia
aldatuGondolin Erdialdeko Lurraldeko noldor hiririk ospetsu eta ederrena zen. Turgonek ezkutuan eraiki zuen Ulmo valarraren laguntzarekin, hiria bedeinkatu eta babesa eman ziona. Esaten zenez, Gondolin hain hiri ederra zen Tirionen antzekoa zela, Amaneko Noldorren hiria, Turgonek inspirazio iturri bezala hartu zuena.