Bihotz-fibrilazioan bi fibrilazio mota ditugu: fibrilazio aurikularra eta bentrikularra.

Bihotza egoera fisiologiko normalean

Fibrilazio aurikularra[1]Aldatu

Arritmia bihotz taupaden abiadura edo erritmoaren arazoa da. Aurikuletako fibrilazioa bihotzeko sistema elektrikoak sortutako arritmia motarik ohikoena da. Abiaduraren azkartze honek istripu zerebrobaskularrak, bihotz-gutxiegitasuna eta bihotzeko beste arazoak sortzeko aukerak handitzen ditu.

Fibrilazio aurikularrean zehar, aurikulen taupada maiztasuna modu irregularrean jarduten du, bentrikuluekin koordinatu gabe. Lau mota bereiz daitezke: noizbehinkako fibrilazio aurikularra, etengabekoa, etengabe eta epe luzekoa eta iraunkorra.

SintomakAldatu

Aurikuletako fibrilazioa duten pertsona batzuek ez dituzte sintomak nabaritzen eta ez dute haien gaixotasunaren ezagumendurik azterketa fisiko batean aurkitu arte. Aldiz, sintomak dituztenek honako seinale hauek antzeman ditzakete:

  • Palpitazioak, bihotz taupada bizkorren eta irregularren ondorioak direnak
  • Ahulezia
  • Ariketa fisikoa egiteko zailtasunak
  • Nekea
  • Zorabioa
  • Bularreko mina
  • Arnasa hartzeko zailtasunak

KausakAldatu

Gaixotasun kardiako primarioak:

KonplikazioakAldatu

  • Istripu zerebrobaskularra: Fibrilazio aurikularrean, bihotz erritmo irregularrak bihotzeko goiko ganbaretan (aurikuletan) odola metatzea eragin dezake odolbatuak sortuz. Beraz, hau gertatzen bada, baliteke odolbatua burmuinera heltzea, bertako odol-fluxua blokeatuz eta istripu zerebrobaskularra sortuz.
  • Gutxiegitasun kardiakoa: fibrilazio aurikularra ez bada kontrolpean edukitzen bihotza ahulduko da, gutxiegitasun kardiakoa jasanez. Beraz, bihotza ez da gai izango organismo osorako behar beste odol ponpatzeko.

TratamentuaAldatu

  • Medikazioa: bihotz-erritmoa kontrolatzeko
  • Antikoagulatzaileak: koaguluak ez sortzeko
  • Kardiobertsioa (bihotzean deskarga elektrikoak): bihotz erritmo normala berreskuratzeko
  • Kateter bidezko ablazioa (bihotzeko bide elektriko akastuna ezabatzea edo etetea, orbainen bidez)
  • Markapausoak eta desfibriladoreak: fibrilazio aurikularra goiz aurkitu eta honen hasiera murriztu.
  • Ablazio kirurgikoa

Fibrilazio bentrikularra[2]Aldatu

Bihotz-erritmoaren alterazioa da, zeinetan bihotz-maiztasuna 250 taupada minutuko baino handiagoa den eta bihotzaren uzkurgarritasuna guztiz etengo duena. Patologia hau gertatzen denean, bihotza hain azkar uzkurtzen denez, ez du denborarik izango bentrikuluetatik odol nahikoa kanporatzeko. Bihotz maiztasun azeleratu honen erruz, bihotzak ezin izango du odola bizi organoei bidali. Egoera hau denbora luzez mantenduz gero, pazienteak bizitza galdu dezake.

Arritmia mota hau bat-bateko heriotzako kausa nagusia da. Normalean bat bateko infartuaren erruz hil dela esaten denean, fibrilazio bentrikularraren erruz gertaturiko infartua izaten da.

SintomakAldatu

Fibrilazio bentrikularra jasan bezain laster, 5-15 segundo bitartean, gaixoak konortea galduko du. Bere gorputza tentsio barik geratuko da, muskuluan odol gabeziaren erruz. Burmuinak 5 minutu odolez gabe egonez gero, kalte konponezinak pairatuko ditu.

Hauek dira sintomarik orokorrenak:

  • Torax aldeko mina
  • Takikardia
  • Zorabioak
  • Goragalea
  • Arnasa hartzeko zailtasunak
  • Konortearen galera
 
Ateroma plaka arteria koronarioetan

Kausak eta konplikazioakAldatu

Kausarik probableenakAldatu

  • Fibrilazio bentrikularreko beste gertakari bat (antzina gertatutakoa)
  • Arteria koronarioetako gaixotasunen bat (gehienetan ematen den kasua)
  • Miokardiopatia hipertrofikoa
  • Miokardiopatia dilatada
  • Kardiopatia kongenitoak (jaiotzetik sortzen direnak)
  • Elektrokuzioak, drogak, elektrolito batzuen desoreka handiak...

Konplikazioak:Aldatu

  • Akats multiorganikoak eta heriotza: pertsonak taupadak emateari uzten dionean, denbora gehiegi pasatzen bada desfibrilazio bat jasan arte, odola ez da burmuinera eta beste hainbat organoetara iritsiko. Beraz, burmuinera odolik ez bada heltzen, pertsona hori hil egingo da (minutu batzuetan)
 
RCP-a egiteko

TratamentuaAldatu

Tratamenduaren helburua, odol zirkulazioa lehenbailehen berreskuratzea da. Modu honetan, bai burmuinak baita beste organo batzuek odola jasoko dute berriz.

  • RCP eta desfibrilazioa: Guztiz eraginkorra den bakarra izan arren, pazientearen bihotzak taupadak ematen ez dituen minutu bakoitzeko bizirautea askoz zailagoa izango da
  • Taupada-markagailuak: batez ere berriro fibrilazio bentrikularra gertatzeko arriskua badago hau prebenitzeko

ErreferentziakAldatu

  1. «Fibrilación auricular» medlineplus.gov Noiz kontsultatua: 2019-10-29.
  2. «Fibrilación ventricular - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org Noiz kontsultatua: 2019-10-29.

Kanpo-estekakAldatu