Ireki menu nagusia

Felix Erdozia Martiarena (Donostia, 1915eko urtarrilaren 7a - 2010eko uztailaren 20a) euskal arraunlaria, eta arraun entrenatzaile eta zuzendaria izan zen. Arraunketa olinpikoa gure herrian sartzen eta sendotzen lan gehien egin zuen pertsona izan zela esan liteke[1]. Ur-Kirolak taldearen historiako figura garrantzitsuenetakoa, dudarik gabe.

Felix Erdozia
Bizitza
Jaiotza Donostia1915eko urtarrilaren  7a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2010eko uztailaren  20a (95 urte)
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria

Ur-Kirolakekin Espainiako Txapelketak lortu zituen 1934, 1935, 1947, 1948 eta 1949an yola kategorian, eta 1948 eta 1949an outrigger kategorian, eta garaiko nazioarteko lehiaketa ugaritan parte hartu zuen. Entrenatzaile lanetan jardun zuen ondoren Ur-Kirolakeko ontzietan, eta presidentea ere izan zen (1949-1971).

Espainiako Arraunketa Federazioko presidentea izan zen (1971-1984).

ErreferentziakAldatu