Felisa Argiñano Arzoz

Ostalaritza langilea

Felisa Argiñano Arzoz (Zudairi, Nafarroa Garaia, 1903ko maiatzaren 3a - Madril, 1939ko uztailaren 24a) ostalaritzako langilea izan zen. UGTko afiliatua. Ventasko emakumeen kartzelan hil zen bere semeaz erditu ondoren.[1]

Felisa Argiñano Arzoz
Bizitza
JaiotzaAmeskoabarrena1903ko maiatzaren 3a
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaMadril1939ko uztailaren 24a (36 urte)
Heriotza moduaerditzea: anemia
Jarduerak
JarduerakOstalaritza
KidetzaUnión General de Trabajadores

Bizitza

aldatu

Felisa Argiñano zudairearra Tomas Argiñano Azparren eta Celedonia Arzozen[2] alaba zen. Hainbat neba-arreba izan zituen; Epifanio, Jose, Maria, Remedios eta beste bi.[3] 1939an Madrilgo Vicalvaron bizi zen Samaniego kaleko 55.ean, gerra garaian ezkondu zen Manuel Cuvas Fajardorekin batera, UGTko afiliatua zen eta Madrilgo Ritz Hoteleko langile harik eta, 1939ko maiatzaren 31n Madrilgo Ventasko emakumeen kartzelan espetxeratu zuten arte.[1]

Heriotza

aldatu

Kartzelan zegoela bere semeaz erditu zen eta heriotza ziurtatzen duen dokumentuaren arabera, anemia hemorragiko baten eraginez hil zen.[1]

Beasainen bizi zen Felisaren ama Celedonia Arzoz Etxebarriak, 63 urtekoak, jaso zuen ume jaioberria Ventasko kartzelan eta umearen ardura hartu zuen.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  2. «Celedonia Arzoz» geni_family_tree 2023-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  3. «Felicitas Arguiñano Arzoz» geni_family_tree 2023-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).

Kanpo estekak

aldatu